Bertako Fest 2025, zezeilaren 20tik 23ra

Bizkaie! 2025-02-18 10:06   Kulturea

Kultur proposamenak publikoari hurreratzea da asmoa.



Hemen da Baratza Arte Eszenikoak kolektiboko egonaldi artistikoetan edo urian eta inguruetan sortutako lanak ikusteko aukerea emoten dauen jaialdia, etxekorako eta munduari erakusteko lekua, Jaialdia igaz grabautako dokumentalaren aurkezpenagaz hasiko da, Baratza Aretoan landutako proiektuaren 10 urteak gogoratzeko. Hitzordua zezeilaren 20an izango da, 19:00retan, eta sartzea doban izango da.

Barikuan, zezeilaren 21ean, antzerkiaren txandea izango da. Andrés Bezaresek bere azken lana aurkeztuko deusku: Polvo, personen eta etxeen istorio bat. Babestutako apartamentu baten barrualdera egindako bidaia eta hor persona bat modu irregularrean bizi da. Benetako pasadizoetatik abiatuta, istorio fantastikoetara egingo dogu salto, hauskortasuna eta umorea bat eginik.

Zapatuan, hilaren 22an, Ni eta gorputzaren artekoa. Llorona llevame al rio jantza garaikideko obrea da, zuzeneko musikeagaz, Olaia Valle Lópezen eskutik. Jantzea, zuzeneko soinu konposizinoa eta audiobisualaz diotuan esperientzia eszenikoa, interpretetan dan bakotxean, ate barri bat edegiko da; binako kontzertu bat, gorputz batentzat. Gorputzearen bidez sortzailearentzat emakume inspiratzaileak omentzen saiatzen dira. Orainaldian bizi nahi dauen gorputza, etenbako bilaketa zintzoan dagoana. Pieza bizia eta sentikorra da.

Amaitzeko, zezeilaren 23an, domekan, Arabazan Ipuinen Saltsan, Arabazan Ahozkotasun Alkarte Kulturalaren eskutik familia publiko bati zuzendutako narrazinoa, ikuskizun berezia. Lau kontalari Baratzan kontari. Lapikoan sartzeko osogai ugari. Horreek batu, kiribildu eta ikimilikiliklik!. Ipuin salda ederra. Berba artean sartuko ete gara horreek guztiak entzuten?

Bariku eta zapatukoa ikuskizunak 20:00etan hasiko dira eta domekakoa 18:00etan.

Baratza Aretoak atondu dau ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazinoaren babesari esker.

Sarrerak eta ikuskizunei buruzko informazinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu