'Maritxu Fandango', kolektiboan egindako diskoa

Bizkaie! 2025-02-18 07:54   Musikea

Maite Ruiz de Erentxun soinujole lekeitiarraren lehenengo lana.

Sorterriaren eta erbestearen artean sortutako kantuak dira album honetara batutakoak. Talde honek jazzaren adierazpideare askatasuna dakar. Jazz armonia eta lengoaia, Euskal Herriko kultureagaz alkartzen dira inprobisazinoaren bidez.

Proiektua, kolektiboan egindakoa da. Kolektibotasuna dau ardatz, alkarri begira eta alkar entzunda egiteko pentsautako musikea da. Horren erakusgarri, estudioan bertan inprobisautako kantu bat da, sorterriko Kortaturen melodia bat, atzerriko Brad Mehldau jazzeko pianistearen armoniagaz nahastaukeran sortutako inprobisazinoa.

Proiektu honetan, musikea ez da joandako denporetako erreprodukzino huts bezela aurkezten, izan be, jazzaren malgutasunetik abiatutako erreferentzia ezagunak moldatu eta berrinterpretetako espazio bat islatzen da.

Maritxu Fandango da proiektuko lehenengo lana. Kantu hau Euskal Herriko musika tradizionalak gaur eguneko soinuakaz nahastautako olgeta baten isla da. Jazz eta euskal musikearen arteko fusinoa.

Lan honetan, naturea aitatzen daben berbak dagoz, Lekeitioko paisajeak gordeten dituen emakume talde baten kantua da.

Soinua, barriz, atzerrian ezagututako musikariek Lekeitioko soinujoleagaz eta sorterri bereko Gorka Benitezen zeharkako txirularen melodiakaz eginda dago.

Kantuagaz batera, Adriano Vanniniren gidaritzapean egindako bideoklipa plazaratuko da, Maiteren kuadrillea eta familia be agertzen diralarik. Bideoaren helburua da emakumeen kolektibotasunaren garrantzia islatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu