Azken astea Euskal Herriko artisten '20 eskultore' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2025-02-17 12:18   Kulturea

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko aldi baterako 20 eskultore erakusketea zezeilaren 21era arte egongo da zabalik, Euskal Eskultoreen Eskuahaldunak Eskultoreen Alkarteko 20 artistaren parte-hartzeagaz. Artista taldea osotzen dabenak honeek dira: Michel Ruiz, Susan Bart, Fito Cuevas, Barbara Camhi, Perier, Amaia Conde, Rafa Cantera, Ana Herranz, Joseba Galarza, Mariemi Otaola, Eskerri, Olatz Pereda, Porri, Amaia Sanz de Magarola, Javier Villarroel, Leire Sainz de Aja, Iñaki Olabarri, Dora Salazar, Ube eta Elena Solatxi.
 
Euskal Eskultoreen Eskuahaldunak Eskultoreen Alkarteak Euskal Herri osoko 145 eskultore batzen ditu. Erakusketan euskal eskulturaren ikuspegi eguneratua erakusten deuskun artista talde zabal horretako 10 gizon eta 10 emakumeren sormena jasoten da. Chillida, Oteiza, Barrenetxea, Ibarrola, Mendiburu edo Larrea erreferentzia izan dituan euskal eskultoreen harrobi handi horren parte dira.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoak euskal eskulturea ezagutzeko eta horretaz disfrutetako beste aukera bat emoten dau; zeramikaz, burdinaz, egurrez eta teknika mistoakaz egindako piezak jasoten dituan arte erakusketa azpimarragarria eta osoa, Guillermo Olmo Eskuahaldunak alkarteko presidentearen berbetan.

Erakusketea zabalik dago goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu