'Kulturarte Galerna' erakusketea, bihar, hilak 18, Abandoko Udaltegian
2025-02-17 10:17 KultureaErakusketeak ehun bat irudi eta bideo jasoten ditu.

Kulturarteko Galerna erakusketea Bilboko barruti guztietan izango da, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako kultura, sormena eta arte-eskaintzearen aberastasuna eta aniztasuna uribildu osoan erakusteko.
Ibilbidea, bihar, martitzena, zezeilak 18, hasiko da Abandoko Udaltegian (18:00etan). Zezeilaren 28an beste barruti batera joango da.
Erakusketeak ehun bat irudi eta bideo jasoten ditu joan dan maiatzean Emakumeen plazan egin zan Kulturarteko Galerna jai-jardunaldian, Olga Ruiz argazkilari bilbotarraren objektiboaren bitartez, Sergio Verde argazkilariaren eta Kamangako sortzaile digitalen taldeagaz batera.
Erakusketeak, uriko zonalde kosmopolitena aurkezten dau. Berton, ijito-herriaren eta bost kontinenteetatik etorritako personen presentzia garrantzitsua nabarmentzen da.
Bilboko bizilagunei konbita egiten jake eten barik aldatzen dabilen uriko gune historiko horretako txokoak ezagutu, bizi eta disfrutau deien.
Zubirik Planaren barruan
Egitasmoa Bilboko Udalak atondu eban Koop SF 34 gizarte-entidadegaz lankidetzan, 2025eko Zubirik Planaren testuinguruan. Plan horren helburua da Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan bizi diran personen bizi-kalidadea hobetzea.
Zazpi miloe eurotik gorako inbersinoa aurreikusten da guztira eta planak 40 jarduketa aurreikusten ditu hainbat eremutan: gizartea, urigintzea, osasuna, mobikortasuna, merkataritzea, hezkuntzea, prestakuntzea, lana eta bardintasuna.
Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako Sailak gidatuta, 2025eko Zubirik Planak bat egiten dau Bilboko Balioen Agiriagaz eta 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuakaz (GJH).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!