Vaiven taldeak agur esan deusku
2025-02-17 09:05 Kulturea26 urtean 40 antzezlan eta 20.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren.

Vaiven taldean Ama Pimienta eta Iñaki Salvador dira taldearen gorputz eta arima eta biak bat datoz egungo egoerearen analisian: pandemiaren ostean, % 50 inguru bajau zan ikus-entzuleen kopurua, jenteak atzera egin eban, baita zinera joateko ohituretan be eta holakoetan gure erabagia izan da Vaiven taldearen jarduerea bertan behera ixtea.
Vaiven taldeak makinatxu bat sari eta autortze jaso ditu, besteak beste, Donostia Saria 2002 eta 2018an; 2026ko Max Saria Arte Eszenikoetan, Ercilla Saria, Garnacha de Haro Saria; eta 2014. urtean Pariseko Don Quijote Jaialdiaren Ikusle Saria. Edozelan be, ikuslearen babesa izan dau taldeak, ikusle kritikoa eta adimentsua.
Ia hiru hamarkadatan, 40 antzezlan oholtzaratu ditu Vaiven konpainiak eta 20.000 ikusle baino gehiago erakarri.
Vaiben taldearen azkenengp produkzinoak dira Masustondoen Patioa eta Familia Raid (inorekin ez fidatzeko komedia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!