Juan del Campo eta Aingeru Garay eskiatzaileek 23. eta 29. postuetan amaitu dabe

Bizkaie! 2025-02-17 07:50   Kirola

Saalbacheko Munduko Txapelketan.

Juan del Campo eta Aingeru Garay. | Ikusi handiago | Argazki originala

Juan del Campo bilbotarrak 23. postuan amaitu dau Saalbachen jokatu dan eski alpinoko Munduko Txapelketan. Horren ostean, Aingeru Garay galdakoztarra izan da, 29. postuan hain zuzen be. Beraz, euskal eskiatzaile biak Top 30ean sartu dira. Emoitza oso ona izan da, Suitza, Austria, Alemania, Norvegia edo Frantzia lako potentzien mailea kontuan hartuta. 48. Munduko Txapelketea, Loic Meillard suitzarrak irabazi dau.

Del Campok (30 urte) txanda biak egin ditu aitatutako Saalbacheko estazinoko Ulli Maier pistan: 1.279 metroko altuerean eta 218 metroko desnibelean, minutu bat, 57 segundo eta 59 ehunenetan. Meillardengaindik hiru segundo eta 57 ehunenera gerau da, 75 urtean Suitzako lehen eslalon txapelduna izan dana. Azken Munduko Txapelketan, Courchevel Meribelen, orain dala urte bi, 21. postuan amaitu eban Juanek eslaloma. Hori bai, oraingoan, hausitako atzamar bategaz lehiatu da.

Basque Teameko beste kirolariak, Aingeru Garayk, hogeita bederatzigarren amaitu dau. Halanda be, gehiago emon leikiela aitatu dau. Galdakoko kirolariak orain urte bi egin eban debuta Munduko Txapelketan, 35. postua lortuz.

Kontuak kontu, urte preolinpinkoa da kirolarientzat, 2026ko Milango Cortina d 'Ampezzo Jokoen aurrekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu