XXVI. Miguel de Unamuno Sariketea martxan

Bizkaie! 2025-02-14 13:24   Kulturea

Izena emoteko epea apirilaren 30ean zarratuko da.

Bilboko Udalak zapatuan, zezeilaren 15ean, edegiko dau XXVI. Miguel de Unamuno Sariketearen deialdia. Saria, 1999. urtetik emoten da eta idazle, pensalari eta filosofo bilbotarra autortzen dau. Lehiaketeak modalidade bi ditu (gaztelania eta euskerea), irabazle bakotxak 6.000 euro jasoko ditu eta horrezaz gan, lana argitaratzeko aukerea be izango dau.

Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazinoalidadetako egileentzat, Euskadiko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten baditue. Lanak argitaratu eta saritu bakoak izan behar dira; lana entregau ostean aldaketarik balego, horren barri emon beharko deutse idazleek epaimahaiari. Gitxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzerea izango dabe, DIN A-4 muetako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-muetea erabilita eta neurria 12koa izanik. 1,5eko espazioa itxiko da lerroen artean.

Dokumentuak formatu digitalean bialdu beharko dira, udalaren webgunearen bidez, hemen. Berton, oinarriak konsultetako aukerea dago.

XXVI. edizinoa

Igazko edizinoan, gaztelaniazko modalidadean Jorge Fernandez Gonzaloren Paradigmas migrantes. Estéticas y experiencias migratorias de mujeres izan zan irabazlea. Euskerazko modalidadean, barriz, Mitxelko Uranga Alvarezak irabazi eban Emognosioa Egia-ostea, Konspiranoia eta negazionismoa lanari esker. Edizino horretan 15 lan aurkeztu ziran, 150 gaztelaniaz eta 7 euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu