Bilborockek 46.761 bisita izan zituan aurreko urtean
2025-02-14 11:26 Kulturea2023an baino 4.000 gehiago.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/wS/cache/ItxasoErroteta_Bilborock_content.jpg)
Bilboko Udalak Bilborockeko programazinoari ekin deutso, persona eta kolektibo gazteentzako ekintzailetza-laborategi bezela sendotzeko, musikearen, kulturearen eta sormenearen esparruetan. Aretoak 46.761 bisita izan zituan 2024an, aurreko urtean baino 4.000 gehiago.
Halanda ze, Bilborockek 512 jarduera izan ziran, 311 bandek entsegu-gelak erabili zituen eta 206 talde barri sortu dira. Guztira, 391 erabiltzaile dauzka.
2025ean, Bilboko Udalak urteko programea sendotzearen aldeko apustua egiten dau, holan, 29 ekitaldi propio aurreikusten dira, gazteek proponidutako jarduerez gan.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak adierazo dauenez, aurrera egiten jarraitu nahi dogu, Bilborock gazteen ekintzailetza-laborategi bezela finka deian musikearen, kulturearen eta sormenearen industriaren esparruan. Beraz, programa erakargarriak eskaintzen jarraituko dogu. Horreen bidez, gazteek gehiago ikasiko dabe eta espazioa eta sinergiak partekatuko ditue antzeko interesak dauzkaten beste persona batzuekaz, baita euren talentua sustatu be. Bilborock persona eta kolektibo gazteentzako erreferentzia-gunea izatea gura dogu, profesionalizazino artistikoa, ikusgarritasuna eta kolektibo horrentzako aukerak sortzea ahalbidetzeko.
Egitaraua
- Mix-A: hilean behin, barikutan, 20:00etan, DJen erakustaldiak atontzen dira eskarmentu handiko kolektibo profesionalekaz eta tokiko gazte-kolektibo amateurrekaz. Arreta berezia jartzen jake ziklo horretan dagozen emakumeei. Sarrerea doban da.
- Freskure: hilero eta barikutan, 20:00etan, doban. Bilborock talde eta bakarlari gazteen sorkuntzen eta lanen agertoki bihurtzen da.
- Bideoklipa: Areto Balioaniztuna doban lagako jake taldeei, musika-bideoklipak aurkeztu deien.
- Lolak sessions: bertoko talde amateurrak sustatze aldera, bi hilean behin kalidadezko grabaketea/bideoklipa egingo da Bilborockeko grabaketa-gelean, eta taldeei/bakarlariei emongo jake, Bilborocken eta taldearen sare sozialetan zabal deian.
- Imaginatuak: bi hilean behin, artista gazteek hainbat arte-diziplina proiektuak partekatzen jarraitu ahal izango dabe (poesia, zinemea, musikea, jantzea, performancea, argazkia, moda, etab.).
- Barriak: musika urbanoko jaialdia, bertoko artista urbanoen barri emoteko eta artista ospetsuekaz ibiltzeko aukerea emoteko sortua.
- Femme Bilbao: izan dauen arrakastearen ondoren, barriro egingo da berbaldi/kontzertu ziklo hori, hilean behin, hainbat diziplinatako emakumeekaz, on-line formatua eta aurrez aurrekoa buztartuz. Saio bakotxean, artista bik euren esperientzia personalak adierazoko ditue. Horrezaz gan, zuzeneko kontzertu bat eskainiko dabe. Gaur egun, 100 emakume artistek osotzen dabe komunidadea. Martiaren 8an kontzertua egingo da ziklo horretan parte hartu daben talde guztiekaz, Estadu mailan ezaguna dan talde batek lagunduta.
- Gazte egunak: hilean behin, Bilborockek doban eskainiko jake 18 eta 30 urte bitarteko persona eta kolektiboei Areto Balioaniztuna, bertoko ekipoak eta teknikariak.
- Posdcat gelea: era berean, ohiko jarduera izaten jarraituko dau audio eta bideo-grabazinoko materialez hornidutako areto horrek, sortzaile gazteei eduki digitala sortzen laguntzeko, euren lanak hedatzeko lagungarri da-eta.
- DJen lokala: ensegu-aretoetako lokal batean DJ ekipo profesionala dago, sortzaile gazteek saioak espazio egoki batean egin deien eta euren artean komunidadea sortu deitezan. Saio horreek bideoan graba daitekez, Bilborocken sare sozialetan argitaratzeko.
- Talde eta bakarlariei laguntzen jarraitzeko eta ikusgarritasuna emoteko, Bilborockeko sare sozialez gan, Notredump kolektiboaren laguntzinoa jasoko dabe. Notredump agenda kulturala eta hedabide digitala da, presentzia handia daukana Bilboko sare sozialetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!