Josu Camara Farolin eta Oihana Bartra Zaranbolas izango dira
2025-02-14 07:40 KultureaBilboko Aratusteetako personaia ezagunenak gorpuztuko ditue.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Vf/cache/FarolinZaranbolas_2025_content.jpg)
Josu Camara aktore eta zuzendariak eta Oihana Bartra bertsolariak Farolin eta Zaranbolasen izango dira, hurranez hurran, 2025eko Bilboko Aratusteetan. Aurton, zezeilaren 27tik martiaren 4ra arte ospatuko dira jai horreek.
Jai Batzorde Mistoak hautatu ditue Aratusteetako enbajadoreak. Ondoko honeek dira ordezkariak: Bilboko Udala, Bilboko Konparsak, Fekoor Alkartea eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkartea.
Farolin, Josu Camara
Farolin bilbotarra da, Bilbon bertan jaioa izan ez arren, bere jardun profesional edo publikoagaitik harrotzen dana eta gainera beti haizez beterik dabilena mundu guztiari esaten bera Botxokoa dala. Semper Plus Ultra (Beti harago) izan leiteke Farolinen goiburu nagusia.
Josu Camarak interpretauko dau personaia. Bilboko hainbat auzotan hazi eta bizi izan da. Irakaslea izan arren, antzerkia mundura egin eban salto pentsau barik. Kukubiltxo Antzerki Taldeagaz bat egin eta dagoeneko, 45 urte emon ditu oholtzetan.
Zaranbolas, Oihana Bartra
Zaranbolas Bilboko persona bat da, ezerk ozpindu edo bizitza aldarazoko ez deutsona. Ondo bizitea gustetan jakona, Carpe Diem / Gozau ahal dozun bitartean da bere bizimodua ondoen adierazoten dauen goiburua.
Oihana Bartra Arenas personaia horregaz identifiketan da. 1984ean Santutxu auzoan jaiotako bilbotarra da, ofizinoz irakaslea. Bertsolaria izanik, plazaz plaza ibili da, 15 urtegaz Santutxuko bertso eskolean hasi ebanetik. Euskera eta euskal kulturearen defendatzaile amorratua, Bilbon eta Euskadin hizkuntza eta tradizinoak sustatzen dituen ekimenetan parte hartu dau.
Farolinen eta Zaranbolasen epaiketea
Farolinen eta Zarambolasen epaiketea 1984an sortu zan jai-ekimen baten ekitaldi nagusia da. Ekimen horren helburua da Bilboko Aratusteetan inauteri tradizional eta landatarren elementu adierazgarrienetako bat ezartzea, urtero gaiztoak kondenau egiten baitziran. Gure urian, gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, ona-gaiztoa ekuazinoa ebitau eta tonu umoretsuan sari baten alde eginez, bilbotarren nortasun arketipikoaren dualtasunaz burletako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!