Juan Basek 'El pensamiento vuelve a la sangre' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2025-02-14 07:47   Kulturea

Hitzordua Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da zezeilaren 19an, arratsaldeko 19:00retan.

2022ko zezeilean hil baino hiru egun lehenago, ezustean, Fernando Mariasek berba batzuk bialdu eutsozan idatziz umezaroko lagun Juan Basi: El pensamiento vuelve a la sangre. Ordutik berrogeita hamar urteko adiskidetasunari bueltak emon deutsoz, besteak beste, idazketeari, zinemeari, istorioak kontetako arteari eta bizitearen gorabeherei buruzko hausnarketetan.

Antxinako greziarrek eta erromatarrek galera batez kontsolatzeko testuak eskatzen edo idazten zituen bezala, Basek bere konsolamendua idazten dau, alkarregaz jazotakoak edo alkarri kontautakoak pasadizorik onenak hautatuz. Omenaldiaren eta terapiaren artean, liburu honek azkenean deskubriduten dau tristezia iturri ona dala umoreak agindu daian.

Egile bilbotarrak Luis Marias gidoilari eta zinema zuzendariagaz berba egingo dau.

Juan Bas (Bilbo, 1959)


Zuzenbidea ikasi eban Deustuko Unibersidadean. Karrerea itxi eta idazketearen munduan sartu zan. Irrati-nobelen (RNEko Radio 3) eta komikien (Víbora, Totem, Cimoc) gidoilari lanetan hasi zan eta kontakizunak idatzi zituan genero baltzekoak Playboy Penthouserako). 80ko hamarkadearen amaieran eta 90eko hamarkadearen hasieran, telebistako gidoilari lanei ekin eutson, bai Euskadiko (EITB) bai Estaduko hedabideetan. Bertan, Farmacia de guardiaTurno de oficio edo Páginas ocultas de la historia lako telesailetan parte hartu eban, azken hau bere lagun Fernando Mariasegaz batera asmau eta idatzitakoa.

Gidoietatik literaturara salto egin eta Páginas ocultas de la historia -1999an Mariasegaz argitaratutako liburua- eta La taberna de los 3 monos lako kontakizunakaz; eleberri propioakaz eta kolaborazinoakaz. Bere lanen artean, besteak beste, El oro de los carlistas, Alacranes en su tinta, La cuenta atrás, Voracidad (2007ko Euskadi Saria), El refugio de los canallas (2018ko Dashiell Hammett eleberri baltzaren saria) eta Pájaros quemados daude. Bere azken eleberria, ez-fikzinokoa, El pensamiento vuelve a la sangre da, bere lagun Fernando Mariasen oroimenari egindako omenaldia.

Juan Bas eretxi-zutabegilea be badada prentsan eta Carolina Ontiverogaz batera Ja! Bilboko Umorezko Literatura eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiko zuzendaria da.

Luis Marias (Bilbo, 1962)

UPV/EHUn Informazino Zientzietan lizentziaduna, Luis Mariasek (Bilbo, 1962) zinemako gidoiak idatzi ditu (Tu novia está loca; Todo por la pasta; Mensaka. Gidoi egokitu onenaren 1999ko Goya saria; Fuego, 2014an Gijongo Zinemaldiko publikoaren saria irabazi eban filma; El paloX, zuzendaria be badan filma; Ola de crímenesEl misterio Galíndez eta La isla de las mentiras, besteak beste) eta telebistarako (Farmacia de guardiaTurno de oficioU.C.O., Lucrecia, etab.).

Kontuak kontu, El pensamiento vuelve a la sangre liburuaren aurkepena eta barriketaldia Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da zezeilaren 19an, arratsaldeko 19:00retan.

Sarrera librea da edukierea bete arte. Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu