'Todos somos sardinas' da 2025eko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela
2025-02-13 13:13 KultureaElena Echeverría Arenilla da egilea.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/py/cache/sardinitakas_content.jpg)
Bilboko Udalak 2025eko Aratusteak jaiotako kartela aurkeztu dau. Aratusteak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango dira.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako Batzorde Mistoko presidente, Jaietako Zinegotzi eta Kultura eta Gobernantza Zinegotzi Albokoak kartel irabazlea aurkeztu dau prentsaurrekoan, edizino honetako Kartel Lehiaketako epaimahaian izan diran kideakaz batera.
Elena Echeverrría Arenillak egindako kartel irabazlea 6 finalisten artean nagusitu da, herritarrek aurrez aurre eta online emondako botoei esker (% 66) eta epaimahaiaren erispideari esker (% 33).
Ganerako artel finalistak ondokoak izan dira: Que viva la calle, Un juicio con sorpresa, Inauteri koplak kantari, Jauzi hirukoitza eta Volando voy.
Aurreko edizinoetan lez, epaimahaiko kideek 6 kartel finalistak aukeratu ditue aurkeztutako 185 proposamenen artean. Lanak leku askotatik heldu dira: 43 Bilbotik, 56 Euskadiko beste leku batzuetatik, 74 estadu espainiarretik eta 12 Frantzia, Alemania, Ekuador, Kuba, Txile, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Dominikar Errepublikatik. Ondoren, herritarrek botoa emon dabe, pasa dan barikura arte aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta domekara arte, online; Epaimahaiak (Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Xabier Jimenez, zinegotziak; Irati Cifuentes, Bilboko Konparsak erakundeko ordezkaria; Helena López, Uribitarte40 aretoko arduraduna; Sandra Atutxa, kazetaria; Maylin Vergara, ekintzailea eta emakume migratuen hazkunde personalerako eta ekintzaletzarako orientatzailea; Teresa Azkona, Triángulo Publicidadeko Arte Zuzendaria eta Gemma Martínez, aktore eta zuzendaria) gaur goizean egin dau botazinoa.
Nabarmentzekoa da herritarren parte-hartzea, oinarrizkoa izan baita 2025eko Bilboko Aratusteen irudia aukeratzeko, 4.119 boto emon baitira, aurrez aurre zein online.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!