Xabier Lete Bekarako izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2025-02-13 12:28   Kulturea

Lehenengo deialdiko irabazlea (2024) Eider Rodriguez idazlea izan zan.

Edegita dago Xabier Lete Bekea, Euskerazko Literatura Sorkuntzarako 2025eko deialdira aurkezteko epea. Igaz sortu eben bekea, Eusko Jaurlaritzearen eta BBVA Fundazinoaren arteko lankidetzeari esker. Horren bidez, 70.000 euro emongo jakoaz idazle irabazleari, urtebetez euren euskerazko literatura-proiektuan ibili ahal izateko. Sendotze-prozesuan dagozan idazleei zuzendutako bekak dira, euren literatura-talentua jorratzen eta literatura-ibilbidean aurrera egiten laguntzeko.

Bekeak, talentu sortzailea bultzatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskerazko edukiak sortzeko daben konpromisoari erantzuten deutso. Ekimen horren bigarren edizinoa da. Igaz Euskerazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekearen aditu batzordeak Eider Rodriguez Martin idazlea hautatu eben horrek erakutsitako proiektuagaitik.

Xabier Lete Bekea (70.000 euro gordin urtean eskaintzen ditu) persona fisikoei zuzenduta dago, adinez nagusientako eta lan-bizitzako aldian dagozanentzako. Eskabidek aurkezteko epea 2025eko zezeilaren 9an edegi eta 2025eko apirilaren 10ean amaituko da. Xabier Lete Bekearen garapen-epea hamabi hilabetekoa da, bekea onartzen danetik kontetan hasita. Proiektua amaituta egon behar da aldi hori amaitzean.

Informazino guztia hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu