Martxan da XX. Harrapazank
2025-02-13 11:01 KultureaAurton ibilaldiak egingo dira lehenengo aldiz.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/nZ/cache/Harrapazank_content.jpg)
Bilboko Udalak Harrapazank gazteentzako euskerazko aisia-programearen XX. edizinoa jarri dau martxan. Jarduerak, martitik maiatzera izango dira eta parte hartu nahi dabenek zezeilaren 17tik martiaren 3ra arte emon beharko dabe izena hemen.
Programearen helburua da 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutil bilbotarrek euskerea ezagutu eta erabiltea aisialdiko jardueretan, eta, era horretan, euren guneetan eta denpora librean euskerearen aldeko motibazinoa eta euskerearen erabilera indartzea. Ganera, programan zeharkako gaiak lantzen dira, balioegaz zerikusia dabenak, esaterako, bardintasuna, inklusinoa eta dibersidadea edo osasuna.
Harrapazank Bilboko Udalaren programea da, eta Euskaltzaleen Topaguneagaz alkarlanean egiten da. Bilboko gazteek euskera esperientzia positibo eta gozagarriagaz identifikatea da gure helburu nagusia, motibazinoa eta erabilera sustatzeko, adierazo dau Eider Inunciaga Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako zinegotziak.
Aurton, hainbat barritasun datoz, esaterako: urteroko Eszena talentu-lehiaketeari amaierea emoteko, jaialdi batez disfrutau ahalko dabe parte-hartzaile guztiek Bilborocken; eta, bestalde, urteerak egingo dira lau asteburutan.
Eskaintzea
- Klikazank. Aisia digitala. 10 eta 16 urteen artean jaiotakoek bideo-jokoen munduan sartzeko aukerea izango dabe, lehiaketa eta tailerren bitartez. Aisialdian euskerearen erabilera sustatzeaz gan, bideo-jokoen balio positiboak landuko dira.
- Game Player lehiaketea. Rocket League bideo-jokoan oinarritutako torneoa da. Lau online proba norbanako bezela gainditu ondoren, parte-hartzaileak maiatzaren 24en finalera joango dira, Euskerearen Etxean, goizeko 11:30ean. Irabazleek 150 eta 50 euroko bonuak jasoko ditue.
- Eszena. Bilboko talentuen lehiaketea. Banaka zein taldeka parte hartu ahalko da. Lehenik eta behin, atondu diran zuzeneko castingetan parte hartu beharko dabe. Lehen urrats hori gaindituta, master class bat jasoko dabe, euren talentua garatzeko. Finalera sailkatzen diranak tutoretzak jasoko ditue, adituen laguntzinoagaz, aurkeztuko daben ikuskizuna hobetzeko, maiatzaren 24an, Bilborock Aretoan. Hainbat sari dagoz eta guztira 1.100 euro banatuko dira.
- Castinga: martiak 18: Errekaldeko udaltegian (17:30); martiak 19: Begoñako udaltegian (17:30); martiak 20: Online (kasu berezietan).
- Masterclassak: izena emon daben guztiei zuzenduta. Martiak 25 eta 26, La Perreran (18:00).
- Tutoretzak: apirilak 8, Errekaldeko udaltegian (17:00); apirilak 9, Begoñako udaltegian (17:00); maiatzak 6, Errekaldeko udaltegian (17:00); maiatzak 7, Begoñako udaltegian (17:00).
- Galea: ekitaldi horretan aukerauko ditue irabazleak. Maiatzak 24, Bilborocken (18:00).
Harrapazanken parte hartu daben guztiek jaiaz disfrutau ahal izango dabe: Maiatzak 24, Bilborocken (20:00).
Harrapazank ibilaldiak
Aurtongo barritasun nagusia Harrapazank urteerak dira. Bilboko gazteek 4 urteera egiteko aukerea izango dabe martitik maiatzera, domeketan, ingurune naturalean eta taldean esperientzia ahaztezinak biziteko.
Natureaz bete-betean disfrutatzeko aukerea izango dabe uritik kanpo: Armintzako mendian orientazino praktikak, Urdulizko Santa Marinako hatxetan eskaladea, Barrikan arku-tiroa eta Armintzan snorkela.
Izena emoteko inprimakia bete behar da. Binaka apuntetako aukerea dago.
- Ibilaldiak
- Martiak 30: Orientazioa Armintzan, 09:30etik 16:00retara.
- Apirilak 6: Eskalada Urdulizen, 09:30etik 16:00retara.
- Maiatzak 11: Arku-tiroa Barrikan, 09:30etik 16:00retara.
- Maiatzak 18: Snorkela Armintzan, 09:30etik 16:00retara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!