El Pobaleko Burdinolan filmaketa-jarduerarako izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2025-02-12 10:53   Zinemea

MusEkintza egitasmoaren barruan.

Zezeilaren 15ean, zapatuan, edegiko da El Pobaleko Burdinolan (Muskiz) martiaren 15ean egingo dan filmaketa-jardueran parte hartzeko izena emoteko epea. Jarduerea Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako MusEkintzaren barruan dago. Esperientzia horretan parte hartzen hurreratzen diranak produkzino zinematografikoaren prozesu osoa aurrez aurre bizi ahal izango dabe.

Filmaketa-jardueran aktore bik izango dabe protagonismoa, izena emondakoakaz batera antzeztuz. Parte-hartzaileek filmaketa profesional baten etapa guztiak esperimentau ahal izango ditue: makillajea eta ule-apainketea, jaztea eta, jakina, eszenak zuzenean grabetea. Aurrerago, grabautako zatiak editauko dira eta posta elektronikoz bialduko jake parte hartu dabenei, esperientziaren azken emoitzea ikus deien.

Ezinbestekoa da zezeilaren 15etik aurrera MusEkintzaren webgunean (www.musekintza.eus) aldez aurreko erreserbea egitea.

Jarduerea martiaren 15ean, zapatuan, izango da Muskizko El Pobaleko burdinolan. 11:00etan hasiko da.

Esperientzia, Bizkaiko museoetako arte eszenikoen MusEkintza jaialdiaren programazinoaren parte da. Jaialdiaren laugarren edizinoa, 2024ko zemenditik 2025eko bagilera arte izango da. Bizkaiko bederatzi museo eta foru-sailetan eskaintzen dabiz jaialdiaren jarduerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu