Alea Irakulis aurtortu dabe errugbian izandako erantzun bikainagaitik
2025-02-12 09:06 KirolaAmorebieta-Etxanoko Udalak Alea Irakulis eta talde osoa zoriontzen dau.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/er/cache/WhatsApp-Image-2025-02-11-at-14.42.30_content.jpg)
Alea Irakulis kirolari zornotzarrak mugarri garrantzitsua lortu dau haren kirol ibilbidean: Espainiako selekzino autonomikoen txapelketan estaduko txapeldunorde izatea Euskadiko 19 urtez azpiko selekzinoagaz. Beraz, Amorebieta-Exanoko kirolari gazteen konpromisoa, ahalegina eta dedikazinoa erakutsi dau.
Zezeilaren 8an, Euskadik eta Kataluniak Emakumezkoen 19 urtez azpiko Selekzino Autonomikoen Espainiako Txapelketako finala jokatu eben Bilbao Rugby Zelaian. Topaketea emakumeen errugbiari eta kirol horrek gizarte eraldaketan dauen zereginari balioa emoteko hitzordua izan zan.
Amorebieta-Etxanoko Udalak Alea Irakulis eta talde osoa zoriondu nahi dau, batez be, txapelketan egindako lanagaitik. Adibide horrek errugbia eta beste kirol batzuk baldintza bertsuetan praktiketea amesten daben neska eta mutil gazteen belaunaldi barriak inspiretan ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!