Zabalik dago 2025ko ADELen, ArteDrama Euskal Laborategian, izena emoteko epea

Bizkaie! 2025-02-11 13:29   Kulturea

Apirilaren 21etik 26ra Aulestin.



ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz dabizenen
 topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen dan gunea.

Euskal Herriko arte eszenikoetan sartutakoen arteko eztabaidak, 
jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz, astelehenetik zapatura, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak atondu ditue. Ikastaro guztiak
euskeraz izango dira, eta matrikula 500 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

Emon izena hemen. Zuhur ibili 16 plaza baino ez dira eta.

Artedrama, Arte Eszenikoen Plataformea ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazinoagaz jaio da.

Plataformearen oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazoteko gure herri honek dituan berbak eta ekintzak dira. Labore-lur horretan finkatuta, zutabe askok eusten dabe Artedrama Plataformearen sabaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu