'Biluztasuna' erakusketea, zezeilaren 28ra arte edegita
2025-02-11 09:53 KultureaAmorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/wO/cache/WhatsApp-Image-2025-02-10-at-12.36.06-1536x1152_content.jpeg)
Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak Biluztasuna izeneko erakusketea hartu dau, zezeilaren 28ra arte.
Erakusketea, Pintzelak Alkarte Artistikoak atondu dau eta Pablo Astrain komisarioaren zuzendaritzapean dago. Edertasun naturalaren inguruan hausnartzera konbidetan dau ikuslea, artifizino eta apaindura barik, obra guztien bidez begirada gardena eskainiz.
Erakusketearen aurkezpen testuak deutson bezela: Edertasuna hunkitzen gaitun zerbait da, toki guztietan topa leikena; halanda ze, ikusi ahal izateko, begirau besterik ez da egin behar. Beraz, obrak edertasuna bere formetan topatea proponiduten deutso publikoari.
Holan, Zelaieta Zentroak erreferentziako espazio kulturala konbertiduten da beste behin eta edegita dago artea eta gogoetagaz konektau nahi daben persona guztientzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!