'Bilbao Jokoan 3X3' saskibaloia Bilboren bihotzera eroateko asmoari eutsiz
2025-02-11 09:15 KirolaNazinoartean erreferente bihurtzeko helburua dakar ekimenak.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/dB/cache/bibojokuen_content.png)
Arenalean egin da FIBA 3X3 Lehiaketa Ofizialaren aurkezpena eta hor izan dira Álvaro Rodríguez, txapelketearen logoa dauen graffiti bat zuzenean egin dauena; Aitor Fernandez dunker bilbotarrak mate-erakustaldi bat eskaini dau eta ondoren animazino taldeak nota musikala jarri dau breakdance erakustaldi bategaz.
Bilbao Jokoan 3x3ren graffitia amaitu ondoren, Isabel Iturberen berbakaz hasi da aurkezpena. Bilbao Basketeko presidenteak argitu dauenez, bagilaren 20tik 22ra jokatuko dan txapelketea eredu izango da. Bilbao Basketeko 3X3 talde bat sortzea eta Bizkaia Next Gen Akademia sendotzea barrubatzen dauen proiektu baten lehen urratsa baita. Akademia horrek urte bi daroaz martxan.
Haren ondoren, Gracia Alonso de Armiñok egin dau berba. Bilbotarra, Parisen zidarrezko dominearen eta Europako txapelketan urrezko dominearen irabazlea, txapelketako enbaxadorea izango da. Unai Mendikote be enbaxadore izango da, 3x3ko Espainiako selekzinoan oinarrizko jokalaria eta modalidade honetako panorama nazionalean erreferentea.
Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak eta Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, lurraldeak eta uriak Bilbo Jokoan txapelketea babestu eta erakunde biek gazteria bultzatzeko eta kirola sustatzeko konpromisoa berretsi dabe, garapen sozialerako oinarrizko zutabe lez.
Saskibaloia Bilboko erdigunera eroango dauen astegoiena izango da, baina ez hori bakarrik. Musika eta kaleko artea be protagonista izango dira hainbat modalidadetan. Saskibaloia herritarrei hurreratzea da helburua, 2024an Parisko Olinpiar Jokoetan arrakasta handia izan eban modalidade bategaz.
Bilbao Basket Jokoan txapelketan izena emoteko epea zabalik dago. Gizonezko zein emakumezkoentzako txapelketa dea, eta maila ugari ditu, prestakuntza kategoria (5 urtetik aurrera) eta senior eta beteranoakaz, ezintasun intelektuala daben kirolarientzako kategoria misto bat eta BSR (erruberadun jarlekuko saskibaloia) be. Senior Pro kategorietako saria, emakumezkoena zein gizonezkoena, talde irabazlearentzat 3.000 €-koa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!