Higinio Rivero Munduko Parabiatloi Txapelketan lehen kirolaria da estadu mailan

Bizkaie! 2025-02-10 09:29   Kirola

Helburu nagusia 2026ko Milan-Cortina d 'Ampezzoko Jokoetarako txartela lortzea da.

Higinio Rivero bizkaitarrak piragua alboratu eta edurretan lehiatu da, nahiz eta ideak eta helburuak oso argi dituan hemen be. Basque Teamen bekea dauen atletea Munduko Parabiatloi Txapelketa batean lehiatutako lehen kirolaria da estadu mailan.

Munduko Txapelketea Esloveniako Pokljuka herrian jokatu dabe eta Higiniok hiru probatan pate hartu dau: 7,5 kilometrokoan esprinta, jazarpen-esprinta eta 12,5 kilometroko lasterketea. Lehenengoan 21. postuan amaitu eban, bigarrenean 22. postuan sailkatze-saioa eta finala egun berean jokatuta, eta hirugarrenean 20. postuan.

Bizkaitarrak, Munduko Txapelketea amaitzean Basque Teami emondako adierazpenetan, esan dau tiroaren zatian zehetasunak doitzen jarraitu behar dauela, baina eskiaren atalean hobekuntza nabarmena izan dauela. Pixkanaka-pixkanaka bidea egiten doala nabarmendu dau batez be, diziplina paralinpiko honetako Munduko txapelketa batean parte hartzen dauen lehen kirolaria izan baita, eta 2026an egingo diran Milan-Cortina d 'Ampezzoko Jokoetarako sailkapena lortzeko urratsak emoten jarraituko dauela.

Higiniok denporaldi honetan Munduko Parabiatloi Kopea jokatu dau Vuokattin (Finlandia), Val di Fiemmeko Munduko Kopea (Italia) eta orain Munduko Txapelketea Pokljukan (Eslovenia). Horrezaz gan, nazinoartean be lehiatzen da iraupen-paraeskian, bere asmoa kirol bietan lehiatzeko txartel paralinpikoa lortzea baita. Horretarako, alde batetik, edurretan alderdi teknikoa entrenetan dau, eta, bestetik, Basque Team Zentrora joaten da normalean, alderdi fisikoa oso modu espezifikoan lantzeko.

Higiniok Udako Paralinpiar Joko bi jokatu ditu daborduko, parakanoeko VL2 proban lehiatuz. Tokioko Jokoetan diplomea irabazi eban eta joan dn udan Parisko Jokoetan be lehiatu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu