First Lego League Euskadi programeak 39 erakunderen babesa dauka

Bizkaie! 2025-02-10 08:07   Kulturea

Euskal ikasleen artean zientzia eta teknologiagazko interesa bultzatzea da asmoa.

First Lego League Euskadi programea lankidetza publiko-pribatuaren eskutik sortu da, euskal ikasleen eta gazteen artean STEAM bokazinoak eta zientzia eta teknologiagazko interesa sustatzeko asmoagaz. Nazinoarteko hezkuntza-programa honek 16 urte bete ditu Euskadin eta 39 euskal erakunderen babesa dauka, besteak beste, hainbat enpresa, unibersidade, ikerkuntza-zentro eta erakunderen babesa. Guztien helburua da 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean bokazino zientifiko-teknologikoak piztea.

Aurten lagundu daben entidadeen artean, zazpik formakuntza-programako bisitak egin ditue (Donostiako Aquariuma, AZTI - Itsas eta Elikadura Zentroa, BCAM- Basque Center for Applied Mathematics, CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazinoarteko Zikloa, Sener, EHU eta Vicinay Marine) eta gainerakoek (32) torneoa atontzen lagundu dabe.

Aurtengo finala zezeilaren 22an izango da, aldi berean EAEko hiru uriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteizen) eta Arrasaten. Teknologia eta zientzia maite daben ikasle eta zaleen ekitaldi gogokoenetako bat da torneo hau.

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da zientzia eta teknologiari loturiko ekitaldi honen antolatzailea, eta zeregin horretan lankide ditu Deustoko Unibersidadea, Mondragon Unibersidadea eta EHU. Beste behin, babesle dira lurraldeko erakunde nagusiak be, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saila eta Hezkuntza Saila.

First Lego League Euskadi

Programea STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, injinerutzea, arteak eta matematika, ingelesezko siglatan) erreferentzia nagusietako bat bihurtu da. Holan egiaztatuko dabe torneoaren finalean beren barrikuntza-proiektuak eta robotak defendiduko dituen 170 ikasle taldeek. Euskadikoa Estadu osoko torneorik garrantzitsuena da, talde partaideen kopuruari jagokonez.

Erakunde publikoez gain, enpresa asko dira laguntzaile ekitaldi honetan; besteren artean, honako hauek: Alzola, Ausolan, BBK, CAF, Danobatgroup, Doplay, Drone by Drone, Erreka, Fagor Taldea, Iberdrola, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Maier, MONDRAGON Corporation, Multiverse Computing, Salto Systems, Sener eta Vicinay Marine.

First Lego League Euskadi 2024-2025 programearen laguntzaileak:

Atontzaileak

  • Innobasque, Barrikuntzearen Euskal Agentzia.
  • Deustoko Unibersidadea.
  • Mondragon Unibersidatea.
  • Euskal Herriko Unibersidadea (EHU)

Erakundeak

  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidadeak eta Barrikuntza Saila.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  • Arabako Foru Aldundia.
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Bilbao Ekintza – Bilboko Udala.
  • Donostia Sustapena.
  • Arrasateko Udala.

Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak

  • AZTI - Itsas eta Elikadura Zentroa.
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics.
  • BRTA - Basque Research and Technology Alliance.
  • Lortek.

Enpresak

  • Alzola.
  • Ausolan.
  • BBK.
  • CAF.
  • Danobatgroup.
  • Doplay.
  • Drone by Drone.
  • Erreka.
  • Fagor Taldea.
  • Iberdrola.
  • Ikerlan.
  • Krean.
  • Laboral Kutxa.
  • LKS Next.
  • Maier.
  • Mondragon Corporation.
  • Multiverse Computing.
  • Salto Systems.
  • Sener.
  • Vicinay Marine.

Beste erakunde batzuk

  • Donostiako Aquariuma.
  • CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazinoarteko Zikloa.
  • Vital Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu