Gasteizko 48. Jazz Jaialdiak aurtongo irudia aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-02-07 13:33   Musikea

Vane Julian ilustratzaileak sortu dau.

Gasteizko Jazzaldiak 48. edizinoko irudia aurkeztu dau. Vane Julian artista castelloarra da egilea. Jaialdia, garagarrilaren 14tik 19ra izango da.

Sortzaileak kartelean hainbat jazz-instrumentu sartzea lortu dau, jam sessiona islatuz. Irudian, tronpeta neurribako bat antzemoten da, jazz melodia gogorarazoten daben formak eta instrumentuak sortuz.

Vane Julianek irudi konplejua sortzea lortzen dau bisualki, baina jazzak transmitiduten dituan emozinoekaz lerrokatua. Jazzaren dinamismoaren metaforea da, instrumentuek berba egiten eta inprobisetan dabe, halanda ze, bakotxak bere soinua emoten deutso moltsoari, adierazo dau artisteak.

Vane Julianek kanpainetarako eta argitaletxeetarako ilustratzaile lanak egiten ditu. Horrezaz gan, irakaslea be bada Castellonen.

Sortzaileak ekimen sozial eta kulturaletan parte hartzen dau, izan be, haren lan artistikoekaz genero-ikuspegia, immigrazinoa edo kultura-aniztasuna lako gaietan begirada kritiko eta konprometidua eskaintzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu