Keu Agirretxeak 'Shanidar' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-02-07 12:43   Musikea

Entzun hemen.

Keu Agirretxea ondarrutarrak haren hurrengo diskoan izango dan Shanidar izeneko abestia kaleratu dau.

Abestiak gure historia primitiboagaz konektetan dau, Shanidar hatx-zuloan topautako gorpu baten arrastuetan inspiratuz. Gitarra akustikoak, ahots biluziak, folkearen goxotasuna eta sinpletasunak buztartzen ditu.

Musikea eta berbak Keu Agirretxeak egin ditu. Produkzinoa, barriz, Jon Badiolak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu