Egun bakarrean eta irailean izango da aurtongo Koba Live

Bizkaie! 2025-02-07 09:25   Musikea

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Koba Live jaialdiak talde bi gehiago baieztatu ditu. Abadiñon atontzen dan jaialdiak euskal taldeen presentzia izango dau, Durangaldeko hard-rock eszenako talde bat eta euskal metalean erreferentzietako bat. Halanda ze, Asgarth eta Moonshinerds talde gipuzkoarrak eta durangarrak, hurranez hurran, KOBA Liven joko dabe irailaren 20an.

Talde horreek aurretik iragarritako nazinoarteko beste bost taldeei batu jakie: Eclipse, Wolfheart, Suicidal Angels, The Electric Alley eta Before The Dawn. Atontzatileek adierazo dabenez, kartela oraindino ez dago zarratuta.

Aurton, Koba Live egun bakarreko formatura bueltauko da eta bagiletik irailera pasau da.

Asgarth

Asgarth 1997an Añorgan sortu zan taldea da. Boskoteak entzuleen saria eskuratu eban Gaztea Sarietan, Jainkoen Egoitza (1999) lanari esker. Hiru disko ondoren, 2007an taldeak behin-behinean itxi eban oholtzak. 2020an bueltau egin ziran eta 2022an disko barria kaleratu eben, Zeldatik izenekoa. Lehen diskoaren 25. urteurrenean, zuzeneko diskoa kaleratu dau taldeak.

Moonshinerds

Moonshinerds taldea 2009an sortu zan, hori bai, hasierean ez eben D letrea izenean. 10 urte ondoren, Durangon errotutako taldeak lehen lan propioa kaleratu eban, Moonshinerds. Urtea, kide barri bategaz hasi dabe, Andonio Cantero bateristeagaz hain zuzen be. Taldekideek aitatu dabenez, Koba Liveko oholtzea zapalduteko gogoz gagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu