Chillidak bere eskulturatan lurrari eta harriari emon eutsen erabilerea batu dabe
2025-02-07 08:15 KultureaHarri, Lurra, Huts erakusketea maiatzaren amaierara arte.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/TZ/cache/txirri1_content.jpg)
Harri, Lurra, Huts. Erretratua: Alex Abril.
Eduardo Chillidaren omenezko museoaren erakusketea Zabalaga baserriaren barruan egingo da. Museografiari ingurumen jasangarritasunaren ikuspegitik heldu jako, La Pedreraren, Tti BOVIS GROUPen, Balenciaga Museoaren eta San Telmo Museoaren laguntzeari esker; Kulturaren Behatokiak egindako Lo mejor de la cultura 2024 txostenaren parte da; txosten horretako hogeigarren postuan dago Espainiako sailkapenean, eta, laugarrenean, barriz, EAEkoan.
Erakusketan harrizko eskultura monumentalak eta formatu txikikoak, eta zementuzko eta marmolezkoak ikusi daitekez. Erakusketearen izenburua, Eduardo Chillidaren berbak dira bere eskulturak izentetako. Horreen bidez, bere obrearen materialtasuna ekartzen dau gogora eta Euskal Herriaren nortasunagaz bat egiten daben berba ederren olgetea da, azaldu dau Chillida Lekuko erakusketen arduradun Estela Solanak.
Programazinoaren barruan, hainbat hezkuntza mailatara egokitutako bisita, tailer eta hezkuntza jarduera dagoz, Chillidaren obrearen oinarriak publiko barrietara hurreratzeko. Gainera, erakusketearen berezitasunetako bat da ingurumenaren ikuspegitik museografia jasangarriago baten alde egin dala.
Multzoa Zabalaga baserriaren barruan dago, eskalaren eta materialaren arabera ordenauta eta elementu bakotxak espazio eta nortasun propioak ditu; planteamendu horrek harria eta lurra eskultorearen produkzinoan aldizka agertzen dirala islatzen dau eta, holan, gogorarazoten deusku material horreek izakera eraldatzailea dabela artistaren eskuetan.
2024ko urtarrilaren 10ean bete zan Eduardo Chillidaren jaiotzearen mendeurrena
2024 osoan zehar, museoak 85.000 bisitari baino gehiago izan zituan eta erantzun bikain horri erantzunez, Kulturearen Behatokiak Lo mejor de la cultura 2024 txostenean jaso baitau Chillida Leku.
Espainiako Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Hernaniko Udalaren eta Donostiako Udalaren babesari esker, ia hogei erakusketa nazional eta nazinoarteko izan ditu orain arte, besteak beste, Austria, Txile eta Italian, baita kontzertu, hitzaldi, argitalpen eta bestelakoez osotutako programa zabala be.
Beste autortza batzuen artean, Espainiako Kultura Ministerioak 2023ko Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominea entregau eutson Chillida Leku Museoari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!