Udalerriko 6 establezimenduk jaso dabe saria II. Getxo Hurbil programan
2025-02-06 09:54 KultureaGetxoko Udalak emon ditu sariak.
GetxoHurbil merkataritza-sarien harian, Muxikebarrin egindako ekitaldian nabarmendu eben sarion helburua dala udalerriko merkataritza jarduereagaz lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak autortzea, sustatzea eta ikusarazotea eta sektoreko eragileen lana nabarmentzea. Epaimahaiak aukeratu ditu enpresa sarituak herritarrek, merkataritza-alkarteek eta sektoreagaz lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 70 emakume eta gizonen artean.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak Udalaren ahalegina eta sari horreen eragin sozialaren garrantzia nabarmendu ditu, oinarrizkoa baita herriko dendatan konsumidutea, izan be, Getxoko profesionalei on egiteaz gan, herritar guztioi egiten deusku mesede, herri bizia, gozagarria eta segurua izateari laguntzen baiteutso.
2025eko sariak
* Tradizinoa eta ibilbidea: Droguería y Perfumería José.
20 urteko baino gehiagoko ibilbide komertziala daben saltokiei zuzenduta dago, garai barrietara egokitu diranei, beren esentziari eutsiz eta sustraiei uko egin barik. Ibilbide luzea izatea eta urteetan zehar garai barrietara egokitzea balorauko da, baita belaunaldien arteko erreleboa edo negozioaren transmisinoa jatorrizko maminari eutsiz.
* Komertzio sortu barria-Ekintzailetzea: La Latxa.
Azken 3 urteotan edegi daben komertzioei zuzenduta dago, euren inpaktuagaitik, originaltasunagaitik, ekimenagaitik, ahaleginagatik eta negozio ereduagaitik nabarmendutako ekintzaileei.
* 360º iraunkortasuna: Suan Dendea.
Konsumo arduratsua edo ingurumenaren zein gizartearen aurrean errespetua sustatzen dauen negozio ereduko saltokiei zuzendua, beti be Garapen Iraunkorreko Helburuak erakundera batutakoei, bai hurbileko produktuak, produktu ekologikoak eta sasoikoak saltzeagaitik, bai ekonomia zirkularragaz lotutako balioak lortzeagaitik, bai Zero xahutzeagaitik, bai hondakinen kudeaketa egokiari buruzko ekimenak egiteagaitik, bai energia edo ura aurrezteagaitik, bai gizarteratze-programak jorratzeagaitik, bai aukera-bardintasuna sustatzeagaitik...
* Barrikuntzea. Negozio ereduaren eraldaketea: Tejidos Lindau.
Beren produktuei balioa gehitu deutsen zerbitzuak arrakastaz eskaini dituen saltokiei zuzendua, baina ez bakarrik teknologia mailan, izan daiteke salmenta modu edo zerbitzu barrien bidez, salmenta puntuan egokitzapenak eginez...
* Ekin merkatari saria: Ciclos Olabarrieta.
Udalerriko enpresa-parkea dinamizeteagaz lotutako saltokiei zuzendua, hain zuzen hainbat jarduera eta programatan parte hartuz edo lankidetzan jardunez: KaiShop, GetxoAktibaTU!, Gabonetako kanpainak, Getxo Bono, Izakinen Merkatua, alkarteek antolatutako dinamizazino-kanpainak, tokian tokian erosketak sustatzeko banakako kanpainak, aholkularitza-programak...).
* Getxoren arimea. Kala.
Eguneroko konsumorako hurbileko saltokiei zuzenduta dago, beren ezarpenagaitik eta beren identidadeagaitik zeregin soziala beteten dabenei, arrazoia edozein dala: zerbitzu-bokazinoa, berezitasuna (bertako artistak hartzen dituelako, artisau-produktuetarako, artistentzako txokotxuren bat dabelako...), bezeroei arretea emoteko daben modua (euskerea) eta Getxoko ikur izatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!