Bilboko udal-kanposantuak 9 mugarri izango ditu aurten
2025-02-06 07:59 KultureaKultura, arkitektura, historia zein arte arloetako ondare garrantzitsua erakutsiko dabe.
Aurten be Bilbao Zerbitzuak erakundeak, kultura-programa barriaren bitartez, omenaldi klasikoak, film laburren lehiaketak, argazkigintzea eta pintura, eta bisita gidatuen zikloa nabarmentzen dira. Bisita gidatuak apiriletik irailera egingo dira.
Igaz, 550 lagun baino gehiago izan ziran Bilboko Udal Hilerrian programautako bisita gidatuen zikloan, lau ibilbide tematiko eta bat antzeztua egin ziran.
Bilboko Udal Hilerri edo Kanposantuaren ondare kultural, arkitektoniko, historiko, artistiko eta paisajistiko garrantzitsuak barriro be harrituko ditu herritarrak 2025ean; Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok prentsaurrekoan aurkeztu dauenez, programeak bederatzi mugarri garrantzitsu izango ditu, hileta-ondareari balioa emoteko eta lekuaren ikuspegi positiboagoa proponiduteko.
Gidatutako kultura-bisitetan igaz izandako erantzun bikainaren ondoren, Bilbao Zerbitzuak erakundeak aurten be egingo ditu bisitak kanposantuan edo hilerrian: danetara, 21 bisita izango dira, apiriletik irailera. Ziklo horri erantzun ezin hobea emon jakon eta horreetako bakotxean 30 persona baino ezin izan dira egon, eta horrek eragotzi egin dau ingurukoen eta bisitarien parte-hartzea. Bakerako eta atsedenerako leku horrek sortzen dauen interes handiaren seinale da parte-hartzea, adierazo dau zinegotziak.
Era berean, kanposantuei buruz dagoan ikuspegi globala aldatu guran, itxialdi-leku dalako ustetik aldenduko dauen ikuspegi positiboago baten alde egiteko, maiatzean Bilboko kanposantuan Film Laburren Lehiaketearen bigarren edizinoa egingo da. Film bakotxa gehienez 3 minutukoa izango da eta horreek ikusteko ekitaldi edegi bat egingo da kanposantuko kapila ikonikoan, igaz bezela.
Omenaldia mendizaleei
Bilboko Udal Kanposantuan lurperatuta dagozan mendizale guztiak gogoratzeko asmoz, Bilboko Orientación Bidea klubak, urritik abendura, orientazinoko proba bat atonduko dau (kirol-orientazinoa) panteoietan eta sepulturetan zehar, kirol honetan errotutako eta hemen lurperatutako persona guztiak omentzeko, bai eta leku hori topagune, paseetako, deskantsetako eta kulturea egiteko gune be izan daiten, azaldu dau Álvaro Pérezek.
Edozelan be, kanposantuaren lehenengo jarduerea datorren martiaren 19an izango da, Aitaren Egunaren barruan. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Bilboko Udal Kanposantuko kapilan, ohiko poesia errezitaldia eta musika klasikoagaz. Han, familiak maite dituen persona guztiakaz alkartu ahal izango dira, bake eta lasaitasun-giroan, helburu jakin bati eutsiz, hau da, daborduko ez dagozan aitak gogoratzea. Amaieran, 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) banatuko dira ekitaldira hurreratzenn diranen artean, agortu arte.
Martian aitak gogoratuko doguzan legez, maiatzaren lehenengo domekan, hilaren 4an, eguerdiko 12:00etan, amak omenduko ditue; aurreko urteetan bezela, poesia-errezitaldi bat egingo da, emakumezkoen ahots-talde bategaz batera; eta 100 bouket/margarita/lore askotariko moltso bana emongo jake bertaratutakoei.
Santu Guztien eguna zemenbdiaren 1ean ospatzen da eta egun horretarako Bilbao Zerbitzuak erakundeak VIII. Kontzertu Lirikoa eskainiko dau kapilan. Horrako horretan be, konpositore ospetsuenen musika-lan sagraduen hautaketa berezia eskaintzea da asmoa eta Bilbao Bel Canto Alkarteko soprano, tenore, biolinista, biolajole eta pianista batek hartuko dabe parte.
Aurrerago argazkigintza eta pintura saioak zein musika klasikoa be iragarri ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!