Heitxik 'Akelarre askea' abestia kaleratu dau
2025-02-05 08:55 MusikeaLide Hernando abeslariaren kolaborazinoagaz.
Heitxik emakumeen eskubideen alde burrukau eben sorginak autortzen ditu Akelarre askea singlean. Berton, Lide Hernando (Bele) artisteraren kolaborazinoa izan dau. Abestia dagoeneko plataforma guztietan entzun daiteke, baita bideoklipa be.
Hetixik emakumeen eskubideen alde burruka egin ebenei aurtortzea eskaini jake, izan be, emakume horreek gure arbasoak izan ziran. Kantuaren estiloak, zornotzarraren lehen diskoko soinu unibersoaren eta mezuaren errastuak ditu. Halanda ze, trikitixea, panderoa eta musika elektronikoaren arteko fusinoa jorratzen dau.
Diskoaren aurrerapen horrek argi ixten dau, aurreko abestiakaz batera (Aro berri bat eta Lema eta lekukoa), folklorea eta elementu modernoak buztartzeko artistearen anbizinoa.
Bideoklipean sorgin talde baten jazarpen eta akelarre prozesua ikusten da. Ikus-entzunezkoa Ane Berriotxoak zuzendu dau.
Musikea eta berbak Eider Etxeandiak eta Lide Hernandok egin dabe. Produkzinoa eta masterizazinoa, barriz, Oihan Morenok eta Iker Villak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!