2025eko JazzEñen parte hartzeko deia egin dabe SGAEk eta Donostia Jazzaldiak

Bizkaie! 2025-02-05 08:11   Musikea

Izen-emotea zabalik dago martiaren 4ra arte.

2024ko JazzEñe. Erretrartua: Juantxo Egaña (SGAE Fundazinoa). | Ikusi handiago | Argazki originala

SGAE Fundazinoak, Donostiako Udalagaz, Donostia Kulturagaz eta Donostiako Jazzaldiagaz lankidetzan, JazzEñe nazinoarteko programatzaileentzako SGAEko bazkideen jazz erakustaldiaren hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan, 2025eko garagarrilaren 23tik 26ra, 60. Jazzaldiaren 30. edizinoaren barruan.

Ondokoak dira programearen helburuak: gure herrialdeko jazza zuzenean sustatzea; Espainiako jazz talde gehiagok jaialdietan parte hartzea lortzea; SGAEko kideentzat nazinoarteko birak sustatzea; eta sektoreko profesionalak batzea (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdi-zuzendariak, diskoetxeak...), gure herrialdekoak nahiz atzerrikoak hartu-emonetan jarri daitezan eta euren esperientziak alkarbanatu deiezan. Hori dala eta, deialdia honakoei zuzentzen jake: 

  • SGAEko kide diran musika-sektoreko egileak.
  • Jazz taldeak, nahiz eta SGAEko kide dan egilerik ez izan, baldin eta SGAEn erregistrautako errepertorioa erabilten badabe. Gehienez bost (5) kide dituen taldeak baino ez dira onartuko.

Parte hartu nahi daben egileek edo taldeek eskaerea bialdu ahal izango dabe 2025eko martiaren 4ra arte, SGAE Fundazinoaren webgunean horretarako egokitutako online formularioaren bitartez, oinarrietan ezarritako dokumentazinoagaz batera.

Informazino gehiago, oinarriak eta izen-emotea hemen.

Sarrerak

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak hautatutako egile eta jazz taldeen kontzertuak hartuko ditu lau egunetan zehar. Kontzertu labur bi (45 minutukoak) egunero, 12:30etik aurrera. Sarrerak salgai dagoz eguneko 8 euroan hemen.

JazzEñe 2025eko kartela ez da publikoa izango apirilera arte

SGAE Fundazinoak Ebaluazio Batzorde bat izentauko dau eta honako honeek izango dira batzordean: jazzean espezializautako musika sektoreko profesionalak, programatzaileak, bai eta kudeaketa kulturaleko erakunde-ordezkariak nahiz profesionalak be. Batzordeak JazzEñen parte hartuko daben egileak edo eta taldeak ebaluau eta aukeratuko ditu.

Jazzldira gonbidautako nazinoarteko programatzaileak

Lau egun horreetan egile eta jazz talde parte-hartzaileek kontzertuak eskainiko ditue showcase formatuan. Entzuleen artean Espainiako jazzagazko interesa daben nazinoarteko hainbat jaialdi-zuzendari eta programatzaile egongo dira bertan.

Horrezaz gan, SGAE Fundazinoak gonbidautako nazinoarteko jazz-jaialdietako zuzendari eta programatzaileak batuko dira egileen eta taldeen ordezkariakaz. Sinergiak sortzeko, ezagutzak eta esperientziak trukatu eta lankidetza-akordioak eta nazinoarteko jarduerak zarratzeko atointzen dira dira alkarretaratze horreek.

JazzEñe

SGAE Fundazinoak hamaika urte daroaz JazzEñe atontzen, nazinoarteko programatzaileentzako espainiar jazz erakusketea izanik, Estaduan egiten dan jazza nazinoartean zabaltzen. 2014an Madrilen egin zan lehen edizinoaren ondoren, Valentzian, Zaragozan eta Malagan be egin zan. Donostiako Jazzaldiak bosgarren urtez jarraian hartuko dau Espainiako jazzaren errealidadea mundu osoko programatzaileentzako erakusketa hau.

Urte honeetan guztietan zehar, 60 talde baino gehiagok euren errepertorioak interpretau ditue mundu osoko jaialdietan programa honi esker, hau da, Chicuelo & Mezquida Tokyo Jazz Festival jaialdian ibili ziran, Zaragozara gonbidautako bisitarietako bat izanik, bere bosgarren edizinoan; era berean, SGAE Fundazinoak Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno aurkeztu zituan 2018an, Amsterdamen eta Rotterdamen, La Noche Blanca de la Flamenco Biënnale proiektuaren barruan; Daniel García Trio, 2021eko JazzEñeko partaidea, bertaratutako programatzaileen aldetik nazinoarteko hainbat hitzordurako hautatua izan zan, igaz Ljublianako (Eslovenia) Cankarjev dom. dalako jazzaldian, Bulgariako Jazzplusen eta Koreako Jarasum Jazz Festival entzutetsuan, esaterako; JazzEñek (2021. urtean) Sumrrá be izan eban gonbidadu, 2020ko edizinoan bezela. Era berean, Miron Rafajlovic, 2019ko JazzEñeko partaidea, Ankara- CSO ADA ANKARA Main Hallen programautakoa izan zan eta Daahoud Salim Quint boskoteak New Yorken egin eban debuta, Jazz at Lincoln Center On The Road Series programearen barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu