Ricardo Zorrilla eta Galder Guenaga, 'Bihotzaren Hitzak' lehiaketako irabazleak
2025-02-04 12:44 KultureaGuztira, 411 gutun jaso ditue aurton.

XXX. Bihotzaren Hitzak Maitasun Gutunen lehiaketeak 411 gutun jaso ditu aurton. Galea, zezeilaren 15ean, zapatuan, Gurutzetako Gizarte Etxean 19:00retan izango da. Berton, irabazleen lanak ezagutu eta horreen artean 2.600 euro dagoz banatzeko. Oso edizino berezia da, 30 urteko maitasun-istorioak ospatzen doguzalako. Halanda ze, hiru hamarkadatan, teknologia barriak, sare sozialak edo pandemiaren gorabeherak tarteko, kartak bizirik dagoz, adierazo dau Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
Gaztelaniazko lehen saria Ricardo Zorrilla 67 urteko barakaraldarrak jaso dau. Ricardok Hasta que el sol se apague idatzi dau, aztarna arkeologiko batzuen ustezko berreraikuntza batean inspirautako gutuna. Emakume batek haren bikotekideari egindako agur-gutuna da.
Kategoria horretako lehen akzesita Ainhoa Sagasti Martinezentzat izan da, 22 urtekoa eta Getxoko bizilaguna. Haren lana, Carta al genio de la lámpara, inoiz beteten ez dan desirea eskatzen deutson jeinuari zuzendua dago: amama barriro ikustea, maite dauela esateko. Bigarren akzesita, gaztelaniaz, Rosa María Martinentzat da. 60 urte ditu eta Lendoko bizilaguna da. Dei bat oso gutun bizia da, Valentziako Danaren zoritxarra lako gaurkotasuneko gai bat kontu handiz jorratzen dauena.
Euskerazko lehen saria Galder Guenagak idatzitako Zu ez Kezkatu, ama eskutitzak jaso dau, Gazako gerrearen ingurukoa da. Gutuna, jaio bako haurtxo batek idazten deutso amari Eguberri egunean; berton, ez jaiotzea erabagi dauela esaten deutso, zain dagoan mundua ez dalako egokia bizimodu lasai eta zoriontsu baterako. Kategoria horretako lehen akzesita Donostiara joan da, Mari Joxe Azurta Sorrondegirentzat hain zuzen be. Ez da lehen aldia Mari Joxek Bihotzaren Hitzak lehiaketan parte hartzen dauela, izan be, euskerazko lehen hiru akzesit irabazi ditu 2012, 2015 eta 2020ko edizinoetan eta karta originalenaren saria 2019an. Ganera, gaztelaniazko lehen saria irabazi eban 2022an. Kategoria horretako bigarren akzesita Amaia Ezenarro 40 urteko etxebarriarentzat da. Azken Gutuna da ume batek Olentzerori idazten deutson lana da. Birritan parte hartu eta irabazten dauen euskerazko bigarren akzesita.
Bertoko saria, barriz, Los enigmas del verano lanak irabazi dau, Javier Doblas 43 urteko barakaldarrak idatzitako eskutitza. Haren amamari zuzendutako gutuna da.
Parte-hartzeari buruzko datuak
Eskutitzak ugari izan dira aurten, izan be, 411 gutun, 372 gaztelaniaz eta 39 euskeraz jaso dira.
Atzerritik 80 gutun heldu dira, horreetatik 3 euskeraz: Perutik 2 eta Argentinatik 1; azken hori, euskal ondorengoen loba batek idatzia, berak kontau eban bezela.
Sariak emoteko ekitaldia
Galea Gurutzetako Gizarte Etxean izango da, zezeilaren 15ean, 19:00retan. Ekitaldi horren helburua gutun irabazleen edukia zabaltzea eta egileak aurrez aurre ezagutzea da. Karta irabazleak irakurteak sortzen dauen karga emozinonala deskargetako, ekitaldi horregaz batera dinamizazino bat egiten da beti. Halanda ze, bat-bateko antzerki-emonaldia programau da, Impro Impar konpainiaren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!