Bermeoko Arraun Alkarteko gimnasioa barriztuteko lanak hasi dira
2025-02-04 09:20 KirolaBien bitartean, Kofradia Zaharrera lekualdatu dabe gimnasioa.
Bermeoko Udala Arraun Alkarteko gimnasioan lanak egiten hasi da. Hain zuzen ber, gimnasioko sabaia konpontzeko lanakaz hasita dagoz, hezetasunakaitik azala altzatuta eta jausten egoalako. Gainera, teilatuan inpermeabilizazino lanak be egingo dira, hezetasunagaz dagozan arazoak konpontzeko asmoz. Gimnasioko hormak be pintauko ditue, eta modu horretara, gimnasioak arpegi barritua izango dau, hori baita arraunlariek gehien erabilten daben guneetako bat.
Arraun Alkartean lanak egiten dagozan aste honeetarako konponbidetzat San Pedro Kofradiakoakaz hartu-emonetan jarri zirala nabarmendu dau Xabier Ortuzar Butron kirol zinegotziak, Kofradia Zaharra erabilteko baimena emon ebela zehaztuz. Esangura horretan, joan dan astean egin zan Arraun Alkarteko gimnasioko makinen lekualdaketea, eta beraz, Kofradia Zaharrean izango dabe gimnasioa lauzpabost astetan, hau da, Arran Alkarteko gimnasioan egiten dabizen lanak amaitu bitartean: eskerrak emon gura deutsegu San Pedro Kofradiako arduradunei euren inplikazino eta borondateagaitik, adierazo dau.
Kirol zinegotziak ondokoa azaldu dau: udal gobernura sartu ginanean Arraun Alkartea konpontzeko eskaera asko izan genduzan eta danatan esaten eben Arraun Alkartearen egoerea oso txarra zala, eta ondorioz, hainbat bider izan gara bertan, eta orain arte, konponketa batzuk be egin izan ditugu, berbarako, sistema elektrikoa, hezetasunak, leiho batzuk, komunak eta txorrotak konpontzeko lanak. Jaubetu ginan, sabaiaren azala altzauta egoala eta aurten hori konpontzea da gure helburua. Gainera, aurrekontu parte-hartzaileetan bigarren geratu da Arraun Alkartean hobekuntza lanak egiteko proposamena eta herritarren nahiak lehentasuna da guretzako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!