Irailaren 27an izango da I. Euskal Herriko Ardi-ule Moztaileen Txapelketea Abadiñon
2025-02-04 08:40 KultureaHistorian lehen aldiz Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da.
Euskal Ardi Moztaileen Alkarteak (EAME) atondutako txapelketeak egun osoko egitarau oparoa izango dau, besteak beste, lehiak, erakustaldiak eta bestelakoak, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Besteen artean, ardi eta artile produktuak dituen azokea izango da. Orotara, bost lehiaketa egingo dira: Euskal Herriko Txapelketa, Artazizko finala, Senior, Open eta Nazinoarteko finala. Euskal Herriko zein nazinoarteko ardi moztaileak lehian ikusteko aukerea izango da; besteen artean, Espainiakoak, Frantziakoak eta Eskoziakoak. 50 moztaile inguruk 700 ardi moztea aurreikusten da.
Goizean, Abadiñoko probalekuaren ondoan egindako aurkezpenean, txapelketako atontzaile, babesle eta laguntzaileek emon ditue azalpena. Besteen artean, bertan izan dira: Joseba Attard, Euskal Ardi Moztaileen Alkarteko (EAME) presidentea, Angel Gurrutxaga, EKFB-Euskal Kirol Federazinoen Batasuneko presidentea, Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Arantza Atutxa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritzea Sustatzeko diputadua, Andoni Agirrebeitia, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria, Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputadua, Arantza Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria, Rafa Bilbao, Abadiñoko Udaleko zinegotzia, Unzalu Salterain, Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Alkartasuneko arduraduna, Juan Mari Tortorika, Urkiola Landa Garapeneko kudeatzailea, Txomin Uharte, Uharte-Arakilgo alkatea, Aitor Sola, Erromantzazuko alkatea eta Patxi Gaztelumendi, Gu ere bai!-ko bozeroailea.
Euskal Herriko Txapelketea
Historian lehen aldiz, Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da 2025ean. Munduko kontseiluak jarten dituan nazioarteko arauen araberako txapelketea izango da eta nazinoarteko 8-10 epailek ebaluauko dabe moztaileen lana. Epaile nagusia Robbie Hislop eskoziarra izango da.
Arabere gehiago, Euskal Herriko Txapelketan 2026ko martiaren 4tik 7ra Mastertonen, Zeelanda Barrian, egingo dan Golden Shears World Championship munduko txapelketan parte hartuko dauen selekzinoa hautatzeko proba baliogarria izango da.
Euskal Herria munduko txapelketan ordezkatuko dauen taldea bederatzi lagunek osotuko dabe: makinaz ibiliko diren moztaile bi, guraizez iniliko dira beste bi, artile kudeatzaile bik, talde burua, epailea eta entrenatzailea.
Hiru dira Euskal Herriko txapelketan ardi moztaileak lehiatuko diran modalidadeak: makinea, guraizea eta artile kudeaketea. Makina bidezkoan, ardiaren ulea elektrizidade bidezko makineagaz kenduko dabe; guraize modalidadean, ardien ulea eskuzko artaziakaz moztuko dabe; eta artile kudeaketan, barriz, moztutako artilea bereizteko prozesuan ibiliko dira lanean, erabilera komertzialerako prest egon daiten.
Era berean, 2025ean eta 2026an ondorengo data eta lekuetan lehiatuko dira euskal moztaileak:
2025
• Apirilak 5: Le Merle (Frantzia). Makinea eta guraizea.
• Garagarrilak 2-13: Boussac (Frantzia). Makina eta artile kudeaketea.
• Garagarrilak 19: Martel (Frantzia). Makinea eta guraizea.
• Garagarrilak 25-26: Corwen Shears (Gales). Makinea, guraizea eta artile kudeaketea.
• Abuztuak 16: Speed Shear (Zugarramurdi-Euskal Herria). Makinea.
• Abuztuak 31: Artzain Eguna (Uharte Arakil-Euskal Herria). Makinea.
• Irailak 27: Euskal Herriko Txapelketea (Abadiño-Euskal Herria). Makinea, guraizea eta artile kudeaketea.
2026
• Martiak 4-7: Golden Shears World Championship (Masterton-Zeelanda Berria). Makiena, guraizea eta artile kudeaketea.
Kirola
Ogibide zaharretik bere alde lehiakorra sortu da. Oro har, moztaileak denporearen contra lehiatuko dira, ahalik eta ardi gehien mozteko denpora jakin baten barruan. Epaileek mozketearen kalidadea ebaluau eta abiadureak aparteko garrantzia handia izango dau, baina moztaileek zehaztasunagaz orekatu beharko dabe, ardiak jagon eta artilearen kalidadean eraginik ez izateko. Moztaileok gogor entrenetan dogu kirol honek eskatzen dituan gaitasunak eta trebetasunak jorratzeko. Prestakuntza zorrotza eta zehatza behar da. Fisikoa, mentala eta teknikoa. Ardiei ulea mozteak trebetasuna, zehaztasuna, erresistentzia fisikoa, arintasuna eta teknika egokia landuta izatea eskatzen dau. Maila teknikoan artilea modu eraginkorrean kentzeko beharrezkoak diran posizinoak, manipulazinoa eta mobimentuak ikastea eta praktiketea beharrezkoak dira.
Prestakuntza fisikoa be oinarrizkoa da, moztaileok ordu luzez eutsi behar deutsagulako lan erritmoari. Moztaileok egiten ditugun mobimentu errepikakorrek fisikoki nekea eragiten dabe, batez be, bizkarrean, sorbaldetan, hanketan eta besoetan. Ondorioz, moztaileok indartze eta egokitze ariketak, ariketa kardiobaskularrak eta malgutasun errutinak egiten ditugu, lesinoak ebitau eta errendimendua hobetzeko.
Euskal Selekzinoa
Mundu mailako ardi-ule mozte ekitaldietan eta txapelketetan Euskal Herria ordezkatzen dogu. Golden Shears Munduko Kontseiluak, aho batez onartu eban Euskal Herriari veste herrialdeakaz batera lehiatzeko aukerea emotea, besteen artean, Espainiak eta Frantziak.
Mugarri historikoa
Gure selekzioa Euskal Herriko zazpi probintzietako ardi moztaileez osotuta egongo da. Nazinoarteko zirkuituan zein hiru urtetik behin egiten dan munduko txapelketan parte hartu ahal izateko Euskal Herria-Basque Country bezela. Ardi moztaileontzat ohorea da gure herria ordezkatzea: gure baloreen, gure nortasunaren, gure identidadearen erakusleiho izatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!