Zezeilak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Eguna
2025-02-03 13:19 Pil-pileanHelburua da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten daben lana herritarrei ezagutarazotea.

Bilboko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Eguna egingo dau betiko lez. Horretarako, jarduera ugari atondu ditue eta helburua da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten daben lana herritarrei ezagutarazotea eta neskak eta nereabeak bokazino horren inguruan sentsibilizatea.
Espero dot datozen egunotan Bilbon sustatuko doguzen ekintza guztiak neskato eta gazte askoren inspirazino iturri izatea. Nesken artean karrera zientifikoen aukeraketea sustatzeko eta gure gazteengan bokazino horreek pizteko lanean jarraitu behar dogu, adierazo dau Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak.
Gaur hasi eta nazinoarteko eguna egingo dan zezeilaren 11ra arte, uriko 62 saltokik erakusleihoak atonduko ditue emakume zientifiko baten akorduz. Merkatariek zientzialari baten lanari buruzko informazinoa jasoten daben irudiak eta kartelak jarriko ditue euren establezimenduetan eta erakusleihoak zientzialari horreen ikerketean inspirautako motiboekaz apainduko ditue. Holan, Bilboko Udala eta dendak hamabi zientzialariren bizitzearen eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, emakumeek zientziari egiten deutsen ekarpena ikusarazoten lagunduz.
Ganera, aurreko edizinoetako arrakasta erreferentziatzat hartuta, herritarrek yinkana batean parte hartu ahal izango dabe. Horretarako, eskuko telefonoan Actionbound aplikazinoa deskargau beharko dabe, establezimenduetan autortutako hamabi emakumeen kartelak topau eta jagozkeen QR kodeak eskaneau. Kartel bakotxaren QR kodea eskaneau ondoren zientzialariari buruzko galdera bati erantzun beharko deutse, establezimenduz establezimendu joan, hamabi emakumeen QR kodeak topau eta galdera guztiei erantzun arte.
Erakusleihoak zezeilak 11 #ErakusleihoakO11 ekimenak bosgarren edizinoa egingo dau aurton eta Elhuyarregaz lankidetzean gauzetan dan Bizilabe Bilbao proiektuaren barruan dago. Steam hezkuntzearen bidez, Elhuyarrek gai zientifiko eta teknologikoetan parte hartzera animetan ditu neskak urte osoan zehar, horretarako, emakume zientzialarien lana ikusarazoten dau eta lan horren garrantzia azpimarratzeko proiektuak egiten ditu, erreferenteak sortzeko eta euren ikerketa-lanak hurreratzeko asmoz. Holan, emakume horreen bizitzea, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukerea eskaintzen dabe, ideia faltsuak eta estereotipoak alde batera ixteko.
Bilboko 62 saltoki parte-hartzaileak
- a2m fisioterapia kabinetea.
- Marisa Etxebarria aseguru agentzia.
- Arabell.
- Álvaro autozerbitzua.
- Banfi Estanco 94.
- Bi by Jatera.
- Bubblebyvane.
- C&Kestilistas.
- Tania Lorenzo Estetika, Irudi eta Edertasun Zentroa.
- Wilma sarraila-denda.
- Bilbo Latina hortz-klinika.
- MVS ahokularitza energetikoa.
- Ponin dietetika eta masajeak.
- EHUDenda.
- Entrefocos.
- Estudio 51 estetika.
- F2 Informática.
- Arantza Madariaga Pérez farmazia.
- Arilla farmazia.
- Dr. Juan Uriarte farmazia.
- Inma Olabarrieta farmazia.
- Jose Rouco Martínez farmazia.
- M.A. Linaza Peña farmazia.
- María Feo Onzain farmazia.
- Sonia Hernández Ibáñez farmazia.
- Tenderia farmazia.
- Uribarri farmazia.
- Villasante farmazia.
- Zubiri Zuaznabar farmazia.
- Garpe burdindegia eta sarraila-denda.
- Rekalde burdindegia.
- Frutas Arratia.
- Frutas Manuela.
- Geuria Merkatua.
- Ikusi Optika.
- Informática Zorrotza.com.
- La Txika de la cerveza.
- Etxean liburu-denda.
- Lápices Papelería liburu-denda.
- Libu liburu-denda.
- Marmoka.
- Maslife Abando.
- Yoli haurrentzako moda.
- Mónica estetika aurreratua.
- Nahiarte.
- Optikari.
- Pedro Salcedo.
- Lamiak ile-apaindegia.
- Pentagrama.
- Ongiro pilatesa.
- Ana Gutiérrez podologia.
- Psikolan.
- Punto y seguido.
- Resukaré estetika.
- Salon Stilo21 ile-apaindegia.
- SKFK.
- Sorgiña.
- Terai Cosmética.
- Tonific.
- Triumph Bilbao.
- Uribarri Fisioterapia.
- Yesser Decoración.
Ondoko honeek dira autortzea jasoten daben hamabi emakume zientzialariak
- Amena Karimyan (Herat, Afganistan, 1996). Astronomoa, aktibistea eta idazlea.
- Dorotea Barnés González (Iruñea, Nafarra, 1904-2003). Kimikaria.
- Halet Çambel (Berlin, Alemania, 1916-2014). Arkeologoa eta esgrimistea.
- Harriet Martineau (Norwich, Erresuma Batua, 1802-1876). Ekonomialaria eta soziologoa.
- Jeanne Baret (La Comelle, Frantzia, 1740-1807). Botanikaria.
- Lurdes Ansa Maiz (Andoain, Gipuzkoa, 1961). Material zientifikoen editore-burua.
- Margaret Crane (Indiana, AEBak, 1941). Publizistea eta asmatzailea.
- Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1955). Matematikaria.
- Nawal El Saadawi (Kairo, Egipto, 1931-2021). Medikua, idazlea eta aktibistea.
- Patricia Rodríguez Brennan (Bogota, Kolonbia, 1971). Biologo ebolutiboa.
- Suzuko Ainhoa Tamura (Aichi, Japonia, 1934-2015). Hizkuntzalaria.
- Uxue Lazcano Dobao (Bergara, Gipuzkoa, 1995). Biologo konputazinonala.
Erakusketea zabalgune eraikinian
Dendetako kanpainaz gan, Bilboko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Eguna ospatzeko atontzen dauen beste jarduerea Emakumeak zientzialari eta teknologo erakusketea da.
Udalak Zabalgune Eraikineko atari nagusian, gaur, zezeilak 3, hasi eta hilaren 17ra arte edegita egongo dan erakusketea bisitatzera konbidaten ditu herritarrak. Erakusketeak zientziaren eta teknologiaren esparruko hamabi emakume horreen ilustrazinoak ditu eta doban bisitau ahal izango da, aldez aurretik erreserbea egin barik, 10:00etatik 19:00etara.
Erakusketearen helburua da gizartea eta, bereziki, umeak eta gazteak, egungo eta iraganeko zientziaren eta teknologiaren esparruan erreferente diran hamabi emakume horreengana, gazteak eta ibilbide profesional zabala dabenak, hurreratzea.
Emakumeak zientzian
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Egunean, aurton, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-soziedadearen bitartez, bat egin dau Emakumeak Zientzian ekimenagaz. Kanpainea, 2017an hasi zan eta ordutik emakumeek zientzian daben jarduerea ikusarazoteko, rol estereotipatuak hausteko eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketea sustatzeko helburuagaz egiten dau lan.
Horretarako, Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programea sustatu, atondu, garatu, aurkeztu eta egiten dau zezeilaren 11ri lotuta. Aurton Zabalgune Eraikinean egiten dan Emakumeak zientzialari eta teknologo erakusketea sartu da. Aurton Bilboko Udalak bat egin dau Emakumeak Zientzian proiektuagaz; egitasmoan 35 erakundek parte hartzen dabe.
Emakume eta neska zientzialarien nazinoarteko eguna
Nazino Batuetako Batzar Orokorrak 2015ean erabagi eban zezeilaren 11 izango zala Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Eguna, emakumeek eta neskek zientzian erabateko partaidetzea eta parte-hartze parekidea izan deien lortzeko eta emakumeengan bokazino zientifikoak sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!