Gojira talde baionarrak Grammy saria irabazi dau

Bizkaie! 2025-02-03 09:32   Musikea

Metal emonaldi Onenaren Grammy saria irabazi dabe baionarrek.

Duplantier anaien, Christian Andreuren eta Jean-Michel Labadieren Gojira taldeak Metal emonaldi Onenaren Grammy saria irabazi dau Los Angelesen, Grabazino Arte eta Zientzien AEBko Akademia Nazinonalak emoten dituan sarien 67. edizinoan.

Kontuak kontu, garagarrilaren 26an Parisko Olinpiar Jokoen edegiera ekitaldian baionar taldeak egindako kontzertua saritu dabe. Berton, Mea Culpa obrea interpretau eben, Victor Le Manse konpositoreagaz eta Marina Viotti mezzosopranoagaz. Parisko Concergerien izan zan.

Irabazleak

Kendrick Lamar rap musikari estadubatuarrak irabazi ditu sari gehien, bost hain zuzen be, horren artean garrantzitsuenak: grabazino eta kantu onenaren saria. Beyoncé abeslariak lehenengo aldiz irabazi dau country disko onenaren Grammy Saria, Coswboy Carter lanagaitik. Ganera, beste sari bat irabazi dau Milye Cyrusegaz batera (dueto onena).

Horreezaz gan, Charlie xcx britaniarrak hiru Grammy irabazi ditu eta Chappell Roanek, barriz, artista barri onenaren saria eskuratu dau. Ganera, Sabrina Carpenterrek, Shakirak eta Bruno Marsen eta Lady Gagaren arteko duetoak be sariak eroan ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu