Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakutsiko ditue 'Kirolariak' erakusketan
2025-01-31 12:17 KultureaErakusketea pirilaren 30era arte egongo da zabalik.
Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Kirolariak erakusketea atondu dau, euskal kirolari paralinpikoen bizipenak eta sentipenak balioan jarten dituan argazki-erakusketea, hain zuzen be. 2025eko apirilaren 30era arte egongo da ikusgai Ibañez de Bilbao kaleko 16. zenbakian (Sabin Etxea eraikina) eta 26 panelek osotzen dabe. Panelotan, atleta paralinpikoen istorioak eta eliteko kirolagaz dituen hartu-emonak ikusiko ditute gertutik bisitariek.
Kirolariak kirolari paralinpikoen hobetze-nahiei, borondate-indarrari buruzko gogoeta egitea proponiduten deusku, Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak eta kazetari esanguratsuek egindako alkarrizketak erabiliz, besteak beste, Javier Lekuona (Cadena Ser Vitoria, Deportes), Mikel Uriarte (Radio Marca), Juanma Velasco (Marca), Xabier de la Fuente Hilario (EiTB Kirolak), Alfonso Herrán (Diario AS), Iker Rioja (Diario Norte), Olga Jiménez (Radio Onda Cero), Roberto Remajo (Cadena SER, Kirolak), Kevin Fernández (Cadena Ser Vitoria, Kirolak), José Emilio (Radio Vitoria irratiko esataria), Elena Etxebarrieta (Basque Team Euskadi), Roberto Arrillaga (Cadena Cope, Kirolak) eta Sonia Lus (Cadena Ser Madrid, Kirolak).
Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez, Laura Ugarte, Amagoia Arrieta, Iñigo Llopis, Mikel Erdozain, Nahia Zudaire, Higinio Rivero, Ander Cepas, Iker Sastre, Fernando Michelena, Rakel Mateo, Asier García eta beste kirolari batzuek ahotsa eta arpegia jarten deutse holako atletek erakutsi daben adore, pasino zein norberaren erronkak guztiontzat eredugarriak diran kirol-lorpen bihurtuta.
Erakusketeak kirol inklusiboaren garrantzia nabarmentzeaz gan, atleta horreek kirol paralinpikoa arlo guztietan ikusarazoteko egiten daben ahalegina be nabarmentzen dau. Heldu diran tokiraino heltzeko egin daben ahalegina, dedikazino nekaezina eta kirolagazko maitasuna ditugu erakusketa honen bizigarriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!