Kandelaria Eguna ospatuko dabe domekan Demiku auzoan
2025-01-31 10:50 Kulturea09:00etan hasita, euririk ez bada, Demikutik hasi eta Katillotxurainoko bidea egingo dabe.
Ondoren, 11:00etan, txupinazoagaz hasiko dabe jai eguna, eta jarraian, 11:30ean hasiko dira umeentzako olgetak eta tailerrak. Josepa Kale Kale taldeak eroango dau musikea auzora 12:00etatik aurrera, eta 13:00ean, deskantsetako tartea hartuko dabe, ordu horretan hasiko baita mezea auzoko baseleizan. Ohikoa dan legez, San Blas zintak eta kandelak salgai jarriko ditue eleizpean. Meza ostean jarraituko dabe Josepa Kale Kalekoek euren ekitaldiahaz, luntxa girotzeko.
Ahiezko tostada txapelketea
Demiku auzoan ohiko tostada txapelketea ez da faltako, eta modalidade bakarra egongo da: ahiezkoa. Edozeinek parte hartu ahal izango dau eta horretarako 13:45ean izena emon beharko da. Epaimahaia 14:00etan hasiko da tostadak probetan.
Parte-hartzaileek 3 tostada aurkeztu beharko ditue kartoizko plater batean eta Demikuko auzotarra dan ala ez zehaztu beharko dau, izan be, hiru sari nagusiez gan (60, 40 eta 20 euroko otzarak), Demikuko auzotar batentzako sari berezia egongo da (40 euroko otzarea). Parte-hartzaileek kontuan euki behar dabe hurrengo osogaiak baino ez dirala onartuko: gurina, orioa, urina, azukerea, esnea, arrautzak, kanelea eta laranja edo limoi azalak. Epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: tostaden itxurea eta zaporea eta tostadak egiterakoan, osogaien erabilera egokia. Tostada txapelketako oinarriak begitu hemen.
Bermeoko Udalak Demikuko bizilagunei jai zoriontsuak opa deutsee eta herritar guztiak animetan ditu jaietan parte hartu deien.
Horrezaz gan, Demikura oinez igoteko eskaerea egiten da, inguruan kotxeak aparketako leku gitxi dagoalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!