Kirikiño Ikastoleak ondoizate digitala bultzatzen dau
2025-01-30 12:22 KultureaZEOS programeagaz eta eskuko telefonorik bako espazio izateko hartutako konpromisoari eutsiz.
Ikastolea ikasleen hezkuntza integralagaz konprometiduda dago, teknologiaren erabilera kontzienterako aldaketea egiten dabil, neurri barritzaile eta kolaboratiboaren bidez. Eskuko telefonorik bako zentro bezela aldarrikatu ebenetik, ikastoleak aisialdi digitalerako bestelako aukerak sustatu ditu, besteak beste, ping-pong mahaien, mahai-joko tradizionalen, futbolin eta igel-tokearen erabilerea.
Zezeilean, Kirikiño Ikastoleak hurrengo pausua emongo dau ZEOS programeari ekinez. Honek pantailen gehiegizko erabilerearen erronkak eta horreek nerabeen osasun mentalean daben eragina jorratzen ditu. Familiei zuzendutako formakuntzak atonduko dira, sare sozialen influentzia, horreei lotutako arriskuak eta tresna emozionalak eta ohitura osasuntsuak jorratzeko beharra ulertzeko. Horrrezaz gan, konpetentzia digitalak eta emozionalak indartzea da asmoa, hezkuntza komunidae osoa ahaldunduz ongizate digitalari modu integralean heltzeko.
ZEOS programea bat dator ikastolesl aldarriokatzen dituan balioakaz eta Altxa Burua lako ekimenakaz, familien mobimendua da, eskuko telefonoa izateko edadea atzeratzeko eta horren eraginaren gaineko kontzientzia sortzeko lan egiten dau. Orain arte, Kirikiñoko 200 familia baino gehiagok bat egin dabe batzorde horregaz.
Ekimen horreei esker, Kirikiño hezkuntza teknologiko arduratsua eta osasun emozionala zelan buztartu erakusteko eredu da Euskadin, gailu digitalek ume eta nerabeentzako abantaila eta desabantaila ugari dituen garai honetan. Ikuspegi horrek, ikasleen berehalako ongizatea indartzeaz gan, gizarte osoarentzat etorkizun osasuntsuago eta kontzienteagoa eregitea be indartzen du.
Zezeileko berbaldiak
ZEOS programeak bideratuta, 4 berbaldi emongo dira Kirikiño Ikastolan eta hizlariak Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal izango dira. Gai nagusiak smartphoneak, osasun mentala, sare sozialak eta gazteen identidadea eregitea izango dira.
Berbaldiak zezeilaren 17, 20, 24 eta 27an izango dira, danak arratsaldeko 17:00etan izango dira Kirikiño Ikastolako Areto Nagusian (Gabriel Aresti 22, Bilbo):
- Zezeilak 17: eskuko telefonoaren auzia: zer dogu benetan esku artean?
- Zezeilak 20: osasun mentala: zeintzuk dira buruko gaixotasunen gakoak?
- Zezeilak 24: sare sozialen arrisku eta konponbideak: zelan eregi hartu-emon osasuntsuak eskuko telefonoakaz?
- Zezeilak 27: nerabezaroan barrena: bildurrak, balioak, autoestimua eta identidadea eregitearen garrantzia.
Izen-emotea zabalik dago hemen zezeilaren 13ra arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!