'Lana' obrearen estreinaldia zezeilaren 1ean izango da Donostiako Gazteszenan

Bizkaie! 2025-01-30 09:12   Kulturea

Sarrerak agortuta dagoz.

Erretratua: Carlos Ojeda Jiménez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa lako kontzeptuakaz lotzen dogu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sensazinoa liluragarria da baina hain arrakastatsua bazara, zergaitik jarraitzen dozu astean 40 ordutik gora lanean?

Lanak danok harrapatuta gaituan lan-kultura obsesiboa islatuko dau, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten dauen tranpea.

Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obrea da.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Jaiotz Osa.
  • Jantzariak: Rafke Van Houplines, Maddi Ruiz de Loizaga, Paula Parra, Adrián Bolaños eta Jaiotz Osa.
  • Musika: Gartxot Unsain.
  • Eszenografia eta jantziak: Xabier Mujika.
  • Bideoa: Renata L. Etanowski.
  • Argazkiak: Carlos Ojeda eta Mariló Miguez.
  • Argiztapenaren diseinua: Isa del Moral.
  • Argiztapena biran: Aitor Etxebarria.

Donostiakoaz gan, zezeilean, ondoko herrietan be ikusi ahal izango da Lana:

  • Zezeilaren 7an, 20:00etan, Getxoko Muxikebarrin, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan.
  • Zezeilaren 15ean, 19:00retan, Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia].
  • Zezeilaren 21ean, 20:00retan, Elorrioko Arriola Antzokian.
  • Zezeilaren 22an, 19:30ean, Arrasateko Amaia Antzokian.
  • Martiaren 13an, 19:30ean, Hernaniko Biteri Kultur Etxean be ikusi ahal izango da Lana.
  • Eta martiaren 28an, Zornotza Aretoan, 20:00etan.

Horreezaz gan, zemendiaren 16an be iragarrita dago Errenteriako Niessen Kulturgunean.

Informazino gehiago eta hitzordu gehiagoren barri hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu