Bulego eta Zea Mays, Andre Maria Zuriaren jaietan izango dira
2025-01-30 09:03 MusikeaBaita, Isabel Aaiún, Rozalén eta Mägo de Oz taldeak be.
Urtero lez, abuztuaren 4tik 8ra bitartean, musikaz betetzen da Foru Plaza 00:00etatik aurrera Andre Maria Zuriaren jaietan. Aurton, ondoko talde honeek izango dira: Bulego, Isabel Aaiún, Rozalén, Mägo de Oz eta Zea Mays.
Prentsaurrekoan Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Diaz de Corcuerak, adierazo dauanez: urtero, Kultura Sailak egungo musikearen eta azken joeren inguruko azterketea egiten dau Foru Plazara kontzertu erakargarriak eta modan dagozenak ekartzeko. Gaurkotasun irizpide hori aniztasunagaz buztartu behar dogu, kartelak gustu eta adin-tarte guztientzako izenak jaso deian. Aurtongo Andre Maria Zuriaren jaietako eskaintzak ezin hobeto bateratuko ditu kontzeptu biak; izan be, besteak beste, 2024ko udako abestiaren egilea, Isabel Aaiún eta 1988an sortu zan Mägo de Oz taldea, batuko ditu. Horreezaz gan, kontzertuetako sarrera guztiak agortzen dituen beste 3 talde izango dira: Rozalén, Bulego eta Zea Mays. Kartel horri esker, Gasteizek programazino bikaina izango dau jaietan.
Halanda ze, bost kontzertu horreei beste bat gehituko jake abuztuaren 3an, domekan, ohiko jaien aurreko kontzertuagaz. Laster iragarriko dabe taldea.
Beraz, 2025eko Andre Maria Zuriaren jaietan, Foru Plazan sei kontzertu izango dira entzungai; ohikoa baino kontzertu bat gehiago. Zinegotziak ondokoa adierazo dau: Andre Mariaren Zuriaren jaietako LOS40 ekitaldiagaz igaz jaien aurreko ekimenak izandako arrakastearen ondoren eta aurton abuztuaren 3a domeka izango dala aprobetxatuz, Foru Plazako eskaintzara beste kontzertu bat gehituko dogu.
Programazinoa
- Abuztuak 4: Bulego.
- Abuztuak 5: Isabel Aiaiún.
- Abuztuak 6: Rozalén.
- Abuztuak 7: Mägo de Oz.
- Abuztuak 8: Zea Mays.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!