Bizkaiko bizikleta bideen foru araua onartu da

Bizkaie! 2025-01-29 09:56   Kulturea

Bizikletearen erabilera kuotea % 7,7ra igotea espero da.



Carlos Alzaga Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputadua Bizkaiko Batzar Nagusietara etorri da 10/2014 Foru Araua barritzeko eta birformuletako asmoa dauen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan zuzenketa-eskeak aurkezteko epealdian dagoan arauzko proiektuaren edukia azaltzeko.

Aldundiak Las Carreraserako (Abanto) saihesbidearen proiektu barria aurkeztu dau Batzar Nagusietan, trazadurarako 10 alternatiba barri gehitu eta gero.

Carlos Alzagak Bizkaiko Bizikleta Bideen Foru Arau Proiektuaren barri emon dau: 56 artikuluko arau-moltsoa da, 4 titulutan banatuta, eta azken zatian hainbat xedapen eta 3 eranskin ditu. Aldundiaren asmoa testu juridiko horren bitartez 2035. urterako bizikletearen eguneroko erabilerea bultzatzea da, zortzi kilometro baino gitxiagoko ibilbide laburretan % 7,7ko kuotea lortu arte, gaur egungo % 0,7tik abiauta. Diputaduaren eretxiz, Bizkaiko Batzar Nagusietan izapidetzen dabizen foru arau proiektuak bizikleta-bidearen aintzatespena indartzen dau, beste bide azpiegitura batzuekaz dauen loturearen eta bere ezaugarrien arabera lau tipologia ezbardin sartuz: Bidegorrien definizino barri horretan bide honeek sartzen dira: bizikletentzako bideak, bizipistak, bidegorri babestuak eta bidegorriak besterik barik. Testu barriaren asmoa da 2014ko urritik indarrean dagoan foru tresna arauemoilea eguneratzea, Aldundiari bizikleten mobikortasunagaz dituan konpromisoetan eraginkortasun handiagoa emoteko. Alzagaren berbetan, arau barriak jasangarritasun politikek ordezkatzen daben paradigma barriaren arloan aurrez ezarritako helburuak lortzen lagunduko dau eta, ondorioz, deskarbonizazinoari aurre egingo jako.

Modu berean, momento honetan Bizkaiko Batzar Nagusietan zuzenketa-eskeak aurkezteko epealdian dagoan arauak 2023ko martian onartutako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren printzipioaren arabera arautuko ditu Foru Aldundiko bizikleta-bideak eta foru eskumeneko bizikleta-bideen plangintzea, finantziazinoa, proiekzinoa, eraikuntzea, aldaketea, konserbazinoa, ustiapena, erabilerea eta aldeko jarrerea jorratuko ditu.

EH Bilduk eskatuta, Azpiegituretako diputaduak, Abantoko Las Carreraseko saihesbidearen alternatiben azterlanaren gaur egungo egoerea azaldu dau. Alzagak iragarri dauenez, azterlana amaituta dago eta daborduko erregistrau dau Bizkaiko Batzar Nagusietan batzorderatzeko eskaria, proiektuaren lehenengo bersinoan errepiderako mahai-ganean jarri ziran bost alternatibei beste hamar alternatiba gehitzen deutsozan azkenengo txostena azaltzeko.

Jatorrizko proiektuaren alegazinoei buruz galdetuta, Alzagak baieztatu dau norbanakoek eta hainbat erakundek aurkeztutako 132 alegazinoei banan-banan erantzungo jakela eta etorkizunean aurkezten diranakaz gauza bera egingo dala, proiektuaren bigarren bersinoa be jente-aurrean jarri beharko dalako, bai sektoreari bai ingurumenari jagokenez.

Prezioak

Alzagak, Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide jakin batzuk erabilteagaitik merkantziak garraiatzen dituen ibilgailu astunei jarten jaken kanonaren zenbatekoa eguneratzeko foru dekretuen barri emon dau, baita 2025erako errepide azpiegitura sarearen tarte jakin batzuen ganeko bidesariaren zenbatekoen barri be.

Kamioiak igarotea Usansolotik

Metroaren 5. lineako lanak dirala eta Unkina eskolearen ondotik kamioiak etenik barik igaroteagaitik hasarre egozan Usansoloko biztanleen kexea jaso dauen Bizkaiko Talde Popularrari erantzunez, Alzagak adierazo dau Aldundiak ez dauela eskumenik aitatutako bideetan, Udalarenak diralako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu