Rekalde Aretoa, kultura garaikideaz gozetako gune barritua
2025-01-27 12:44 KultureaBeste sarrera bat izango dau Iparragirre kaletik.
Rekalde aretoa euskal arte garaikidearen eta arte garaikide globalaren inguruan batu, hausnartu eta ikasteko espazio publikoa da. 2025eko urtarrilaren 27an egingo da inaugurazino-ekitaldia, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia buru dala.
Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputaduak eta Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendariak Rekalde Aretoaren espazio barritua erakutsi dabe.
Rekalde Aretoak beste sarrera bat izango dau Bilboko Iparragirre kaleko 21. zenbakitik eta instalazinoek 1.000 metro koadro baino gehiago hartuko ditue. Azalera horretatik, 800 metro koadro erakusketa-espazioak izango dira. Kulturearen arloagaz loturea daben hainbat eragilegaz ia hiru urtez hausnarketa-prozesu bat egin ondoren, Rekalde Aretoak instalazio hobeakaz zabalduko ditu ateak barriro, jomugatzat jarrita etorkizuneko beste erronka batzuei aurre egitea eta errealidade artistiko eta kulturaletara egokitzea.
Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak adierazo dauenez, etapa honek aldaketea dakar bai espazio fisikoari jagokonez, bai Rekalde Aretoak Bilborako, Bizkairako eta euskal arterako dauen garrantziari jagokonez be. Eraldaketa honen bitartez, artea danona izatea lortu nahi da, formatu guztietan eta artearen arlo guztietan. Rekalde Aretoa, batez be, zerbitzu eta espazio publikoa da, dobakoa eta guztion eskura dagoana.
Urtarrilaren 28tik aurrera, bisitetan dabenek 12 egunetarako inaugurazino-programazinoa izango dabe gozetako eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eraldatutako espazioaren aukerak ezagutzeko. Ordutegia: martitzenetik zapatura, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:0etara; domeka eta jaiegunetan, 10:00etik 15:00etara.
Iparragirre kaleko 21. zenbakian dauen sarbide barriari esker, Rekalde Aretoak indartu egingo dau uriko eta Bizkaiko gainerako kultura-eskaintzeagaz dauen loturea. Rekalde Aretoa artisten lana ezagutzeko eta lan horretaz gozetako eta sakon elikatzeko lekua izango da. Esangura horretan, Rekalde Aretoaren helburua da euskal arte garaikidearen erakusleiho izatea; goraka doan eszenarako abiapuntua izatea, baita zeozelako ibilbideko artistentzako eta ibilbide artistiko finkatua daben artistentzako espazioa be.
Zentroak erreferente izaten jarraitzen dau euskal arte garaikidean baina orain ikuspegi barritua dau bitartekaritza eta arte-hezkuntza ardatz hartuta. Rekalde Aretoak programazino inklusiboaren alde egiten dau, ikus-entzule guztiek aukera izan deien erakusketa, jarduera eta proposamen hezigarriez gozetako eta horreetatik ikasteko, parte-hartzeko dinamiken bidez, artisten esperientzien bidez. Helburua da jenteari tresnak emotea arte garaikideagaz batzen ikasteko eta, holan, arte garaikidea benetan eskuragarri dagoala bermatzeko.
Rekalde Aretoa barriro edegiteak hasierea emongo deutso ziklo bati, arte garaikideaz gozau eta ikasteko, artistak, publikoa eta kultura-sektoreko profesionalak batzeko lekua, alkarte, ikastetxe eta hainbat kolektibogaz lan egiten jarraitzeko.
Kontuak kontu, inaugurazino-jardueren programea urtarrilaren 28tik zezeilaren 9ra artekoa izango da. Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!