Juanjo Mena alzheimerraren lehen fasean dago
2025-01-27 07:35 MusikeaOrkestra zuzendari gasteiztarra asimilazino prozesuan dago.
Juanjo Menak orkestra zuzendari gasteiztarrak X sare sozialean adierazo dauanez, alzheimer gaixotasuna daukat eta dagoeneko, gaixotasun hasibarri baten sintomak ditut.
59 urteko artisteak aitatu dauanez, asimilazino prozesuan nago. Hori bai, 2024ko udagoienean lan ugari egin ditut ondoko taldeakaz: Berlingo Filarmonikea, Dallasko Sinfonikea, Madrilgo Errege Antzokiko Orkestrea eta Euskadiko Orkestrea.
Lanean jarraitzeko asmoa adierazo dau, halanda ze, atseden gehiago hartuz.
Artisteak ondokoa idatzi dau X sare sozialean: nire osasunari buruzko eguneraketa bat alkarbanatu nahi neban. Albistea gatxa da digeriduten, baina ondo sentiduten nazela ziurtatu nahi deutsuet, lanean jarraituko dot eta laster kontzertu aretoetan ikustea.
Ikusi hemen bideoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!