Sertx musikariak disko bi kaleratu ditu: 'Kantu Madarikatuak I' eta 'II'

Bizkaie! 2025-01-27 12:17   Musikea

Entzun Gau goiz arratsalde abestia.

Hamar disko ondoren, Eraso! taldeko Sergio Ruiz G-Txabarri abeslariak eta musikariak aspalditik buruan eban bakarkako proiektuagaz aurrera jarraiten dau, Sertx izen artistiko barriari helduta. Serge lez ezagutu genduan haren lehen diskoan (Enarak itzuli dira, 2019). Berton, Gari Berasaluzeren poemak musika folk eta pop ilunagaz buztartzen zituan. Ildo horretan jarraitu eban bigarren diskoan be (Leihotik mundura, 2021) eta, orain, elementu horreei ikutu elektronikoak gehitu deutso lan barrietan.

Beraz, lan barri bikaz dator aurton: Kantu Madarikatuak I eta Kantu Madarikatuak II. Disko bien artean, aldea nabarmena da; lehenengoa, intimista, bakarkakoa eta biluzia da; bigarrena, barriz, elektronika ikutuak ditu eta instrumenduz josita dago. Azalak eta musikak bereizten ditu, baina Sertxen elementu bereziena da lan bien mamina: mina. Kantuak idazten arantzak kendu ditu, beraz, terapia izan da musikariantzat.

Bide horretan, produkzinorako lagun bi izan ditu, disko bakotxean bat. Lehengoan, Eñaut Gaztañaga. Bigarrenean, Josu Montero. Abestiak bereizi egin ditu, azalak eta produktoreak, bananduz. Hori bai, arima bera dabe disko biek.

Abestiak

- Kantu Madarikatuak I.

  • Gau goiz arratsalde.
  • Hondakinez eraiki.
  • Heldu da infinitoa.
  • Ezinean.
  • Inork utzi ez duen hutsunea.

- Musikae eta berbak: Sertx. Ezinean kantuaren berbak izan ezik (Gari Berasaluzere).
- Produkzinoa: Eñaut Gaztañaga.
- Grabazinoa: Gaztain estudioak.
- 2024.urteko martian grabauta.



- Kantu Madarikatuak II.

  • Erantzun baten zain.
  • Hiriak abandonatu zaitu.
  • Bihotza negar.
  • Birjinak eta aingeruak 5-Mamuak eta piztiak.

- Musikea eta berbak: Sertx.
- Produkzinoa: Josu Montero & Sertx.
- Grabazinoa: Josu Montero estudioa.
- 2023-2024 bitartean grabauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu