'Hilma af Klint' ikusteko azken egunak
2025-01-27 10:12 KultureaZezeilak 2 izango da azken eguna.
Bilboko Guggenheim Museoan, Iberdrola babesle dauen atzerabegirakoak, artista suediarraren ibilbidearen ikuspegi osoa eskaintzen dau. Bertan dira ikusgai artistearen hasierako lanak, gai tradizionalei lotuak, marrazki automatikoak eta sail nabarmenak -esaterako Tenplurako pinturak, Pertzeval edo atomoari eskainitakoa- baita azken akuarelak be.
Los Angeleseko The Museum of Contemporary Artek Bilboko Guggenheimegaz lankidetzan atondutakoa da.
Azken aste egun honeetan datozenek ikusgai dagozan gainerako erakusketak bisitetako aukerea be izango dabe: Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrereari buruzko kondairearen hitzaurrea eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako obrak (biak BBKren babesari esker).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!