Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok jasoko dabe BBKren Gutun Zuria Bilbaoren Ohorezko Makila
2025-01-24 13:52 KultureaAzkuna Zentroan egingo dan jaialdiak literatura garaikidearen erreferente bi sarituko ditu
Jaialdiak, irakurketearen begirada artistikoak eta artearen begirada literarioak proponiduten dituan urteroko topaketeak, Itxaro Borda (Baiona,1959) autortu dau ibilbide oparoagaitik eta euskal literatureari egindako ekarpenagaitik. Ibilbide luzekoa da ia literatura-genero guztietan —eleberria, ipuina, poesia—, eta nabarmentzekoa da gaien ekarpena eta aniztasunetik abiatutako ikuspegia, besteak beste, LGTBIQ+ arloagaz lotutakoak. Gainera, erreferentzia da euskerazko prosearen barrikuntzan. Euskal kulturearen kritikari 1980tik, literatur itzulpengintzan be lan ugari egin ditu.
Makila emongo jako Leila Guerriero (Argentina, 1967) idazle argentinarrari, Latinoamerikako kazetaritza narratiboan handienetako bati. Prosa basati eta zehatzari eutsiz, egileak eguneroko errealidadea argitzeko dauen harriduratik, gugan ezkutatuta dagoana argitzeko.
Biek euskal makila tradizionala jasoko dabe zezeilaren 25ean, jaialdiaren inaugurazinoan. Arte eta literatur sorkuntzeari buruzko topaketearen 18. edizioa edegi eta zarratzeko ardurea dabe. Leila Guerrierok Rodrigo Fresan idazle, itzultzaile eta kazetari argentinarragaz berba egingo dau zezeilaren 25ean. Eta Itxaro Bordak zarratuko dau jaialdia martiaren 1ean, zapatuan.
Sormen-lanaren aintzatespena
BBKk eta Azkuna Zentroak 2022tik emoten dabe ohorezko saria euskal literaturearen eta nazinoarteko literaturearen funtsezko eragileen sorkuntza-lana autorzeko, ibilbideagaitik, lan jakin batengaitik edo kultura-proiektu garrantzitsu bat egiteagaitik.
Saria ohorezko makilea da, makila tradizionala eta persona batenganako errespetua eta aintzatespena erakusten ditu. Sariak gutun zuri bat eskaintzen deutse saridunei, hurrengo edizinorako interesekoa daben proiektu baten sinboloa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!