Ivan Repila idazle bilbotarrak 'El jardin del diablo' aurkeztuko dau
2025-01-24 10:56 KultureaBidebarrieta Kulturgunean izango da.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak El jardín del diablo Ivan Repila idazle bilbotarraren azken lanaren aurkezpena hartuko dau urtarrilaren 30ean, 19:00retan. Txani Rodriguez idazle eta kazetariak Ivan Repilagaz berba egingo dau eleberriaren nondik norakoei buruz.
Aita batek bere alabeari kontetan deutson fabulea, El jardín del diablo narrazino hunkigarri eta oso originala da, itxaropenezko argia azken aldian hain goraka doan fikzino distopikoaren erdian. Liburuan ez da ebitetan La historia interminable eta Las crónicas de Narnia lako fantasiazko klasikoakaz konparetea, eta gizakiak natureagaz eta antzekoakaz harmonian bizi diran eszenatoki isolatu bat aurkezten deusku, alkarren jagoletza eta errespetuari esker. Urtero, eden honetako biztanleek mandatari bat bialtzen dabe beren ezagutzak kanpoaldeagaz konpartiduteko eta orain Volva protagonista gaztearen txandea da. Harek urira zuzentzen ditu bere urratsak eta han bere lekua topau beharko dau konsumoak eta lan egitea ez dan beste edozertarako denpora falteak markautako gizartean.
Ivan Repila bere literatura-alderdia editore eta kultura-kudeatzaile lanagaz buztartzen dituan bilbotar polifazetikoa da. Estaduko eta nazinoarteko hainbat erakunderentzat lan egin dau antzerki, musika eta jantzako kongresu, topaketa eta jaialdien produkzinoan, koordinazinoan eta zuzendaritzan.
Kontuak kontu, eleberri hau idazlearen seigarrena da, Una comedia canalla (2012), El niño que robó el caballo de Atila (2013), Prologo para una guerra (2017) eta El aliado (2019) liburuen ondoren. Estilo berezia darabil, ahalmen metaforiko ikaragarriagaz, bere belaunaldiko idazlerik nabarmen eta arriskutsuenetakotzat hartzen da.
Txani Rodríguez idazlea, kazetaria eta gidoilaria da eta komunikabide eta kultura-gehigarri askotan kolaboretan dau. Deustuko Unibersidadean idazketa sortzaileko eskolak emoten ditu eta narratiba eta idazketa sortzaileko eskolak Bilboko ALEA Literatur Alkartean; Radio Euskadin emitiduten dan Pompas de papel programako kide be bada. Los últimos románticos eleberriari Euskadi Literatura Saria emon eutsen 2021ean, gaztelaniazko literaturearen kategorian.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Helburuen artean literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!