Ikasleak protagonista Aretxabaletan
2025-01-24 09:42 ZinemeaHuhezinemaren bigarren eguna joan zan.
Egunean zehar izandako makinataxu bat jardueren artean, goizean, Aitzol Saratxaga musika kopositore eta zine zuzendariak, Zuzendaritza artean sakontzen masterclassa emon dau, ikasleentzat oso erakargarria izan dana. Hasiera-hasieratik, bilbotarrak, ikusleen ikusmina lortu dau film laburra aurkeztu dauenean: Ehiza (XIX. mendeko Legution girotuta dagoana) eta horren ingurukoa izan da masterclass guztia. Saratxagak, filmaren prozesu guztia azaldu dau: lehen sormen momentutik hasita, azken emoitzara arte. Pausoz pauso. Proiektuaren idea, aurrekontua, idea aurkezteko momentua, gidoi teknikoa, eskaletea, grabaketak, plano sekuentzia, animazinoak eta bestelakoak sakon bat azaldu ditu.
Zaraia Aretoa beteta egon da egun osoan zehar eta Saratxagak bere ideak modu argi eta entretenigarrian azaldu deutsee hurreratutako persona guztiei: masterclassa emoteko deitu eustienean, interesgarria begitandu jatan. Jenteak ikusi ahal izan dauelako zelan lantzen dan proiektu bat, sormen prozesua ezagutzeko. Azkenean, masterclassaren ondoren, niretzako garrantzitsuena da jentea animau eta proiektuak sortu daizala.
Ikasle Sailak berezko garrantzia dau Huhezineman eta jaialdiaren bereizgarrietako bat da, hain zuzen, zineman hasibarriak diran egileen erakusleiho izatea. Aurkeztutako proiektu askoren egileek ondokoa nabarmendu dabe: guretzako esperientzia barria da, lehen aldiz aurkezten dogu. Zinemearena mundo interesgarria da guretzat, eta aurrera jarraitzeko asmoa dogu, adierazo dau Markel Azpeitiak (Erlojuaren Orratzak).
Ikasleentzat sail propioa izatea aukera oso berezia da eta aprobetxau beharrekoa. Mailea oso handia da, beraz, eskertu behar deutsegu Huheziri eta atontzaileei, dino Jon Castrok (Enarak). Uste dot mesedegarria dala, ikasleok be geure espazioa daukagulako guk sortutako proiektuak erakusteko. Horretarako egun bat da, propio horretarako sortua, adierazo dau Gorka Granadok (Trabatutak).
Ikasle Saileko proiekzino guztiak ikusi ondoren, profesionaltasunera egin dogu salto: Lehen urratsak zineman barriketaldian ikasle izatearen eta mundo profesionalaren arteko zubi-lana landu dabe. Jone Arriolak, Alba Lozanok eta Uxue Botasek oholtzara igon eta euren esperientzia kontau dabe, ikasten amaitu eta euren kabuz filmak produziduten hasi ziranekoa.
Barriketaldi baliotsua izan da, azken finean, profesionaltasunera begiratzeko bideak erakutsi deutsee; eta ez edozein ahotatik, berba egin daben hiru zuzendariak bihar be tartean izango dira euren lanak aurkezten, Sail Ofizialeko finalistak izan baitira: Hor Konpon (Jone Arriola), Utländsk (Alba Lozano) eta Komando Marmitako (Uxue Botas): Sare bat sortzea da garrantzitsuena hasieran, jentea ezagutu eta zinemearen munduan hartu-emonak egin. Alde batetik bestera ibili behar izan dot. Zuzendari moduan ibili eta hori gorrotatu, beste nonbaiten ibili eta hori gorrotatu, eta holan ikasi neban benetan zer gustetan jatan. Gauza asko dagoz holako proiektu bat Aurrera eroateko bertan egon arte ez dituzunak ikusten. Gatxena dirua lortzea da eta ez deutsu inork holakorik azaltzen. Izena lortzea. Ez dozu proiekturik eginda aurretik, eta horregatik ez deutsue aukerarik emoten. Gure lana ez da ona edo txarra dirulaguntzea emoten badeutsue edo ez, kriterio propioa izan behar da zure filma baloretako garaian, egindakoan sinistu. Badagoz laborategi txikiak eta dirulaguntza txikiak be sostengua eta espazioa emoten deutsuenak. Txikitik hastea be aukera bat izan daiteke. Horreek nabarmendu ditue beste kontu askoren artean Alba Lozano, Uxue Botas eta Jone Arriolak.
Gaur izango da Huhezinemako egun handia, jentetsuena eta garrantzitsuena: Sail Ofizialaren eguna. Bertan ezagutuko ditugu aurtengo saridun guztiak.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!