Azkuna Zentroko 'Bilbao Eszenaz' programazinoak familiarteko publikoa dau ardatz

Bizkaie! 2025-01-23 08:07   Kulturea

Urtarrilaren 23an, Dejabu taldeak Itzulera obrea eskainiko dau.

'Itzulera'. DEJABU. | Ikusi handiago | Argazki originala

2025aren hasieran, Azkuna Zentroko arte bizien denporaldi egonkorrak umeak eta familiak izango ditu ardatz, zinemea, musikea eta literatura proposamen ineresgarriak iragarri ditue. Konpainia eszeniko onenak izateaz gan, edade guztietarako pentsautakoak adierazpen artistiko ugari ditu, besteak beste, zinema mutua, antzerkia, film eszenikoa eta txotxongiloak.

Dejaburen Itzulera obraz gan, Closka eskainiko deusku PanicMap taldeak, zezeilaren 2an, eguerdiko 12:00etan.

Zezeilaren 12an, La niña de las trenzas al revés obrea eskainiko dau El callejón del gato konpainiak. Lanak egokitzapen eszenikorik onenaren Feten 2021 Saria jaso dau, Iris Diaz Tranchoren izen bereko testuaren interpretazinoagaitik. Horrezaz gan, bardintasunaren aldeko arte eszenikoen Territorio Violeta 2021 saria eta produkzino eszenikoaren Teatro Jovellanos 2020 saria be jaso ditu.

Ganerakoan, estreinaldiei jagokenez, SCROOGE y los fantasmas, Khea Ziater taldearena, umeentzako lehen film eszenikoa da (Zezeilaren 21ean, 18:00etan).

Lari Produkzinoak taldearen Zaintzaren dantza be ezin ahaztu, zezeilaren 16an eskainiko deuskue 13:00ean. aitatu antzezlana estreinaldia izango da Azkuna Zentroan, umeei eta gazteei zuzendua eta aniztasunean ardaztua. Taldea 2019an sortu zan Meri, Mari eta Lari ikuskizunagaz. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-ereduak, gure bildurrei aurre egin eta, azken batean, askatasuna ditu aztergai. Zaintzaren jantza lanak jarraipena emoten deutso helburu horri eta mezua jagoletzearen eremu askotan jartzen dau: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autojagoletzea eta autoestimua sustatuz, ingurumena jagonez eta ezbardina dana babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.

eszenAZ Eskolan

Denporaldiko proposamen batzuek hezkuntza komunidadeagaz batera atondutako topaketak eta tailerrak ditue. Jarduera horreen bidez, ikastetxea eta ikasleak arte bizi garaikideen aniztasuna eta aberastasuna hurreratu eta ikasleek artistakaz topo egiteko aukerea dabe, ikuskizunari buruz berba egin eta hareen lan-prozesu, metodologia, diziplina eta gaiei buruz alkarregaz hausnartzeko.

Lau ikuskizun dagoz eszenAZ Eskolan 2025eko urtarrila eta zezeila bitartean. Lehenengo topaketea urtarrilaren 23an, eguenean, izango da, goizeko 11:00etan, Dejabu konpainiagaz. Hurrengoak honako honeek izango dira: astelehenean, zezeilaren 10ean, 11:00etan, Olatz Gorrotxategiren konpainiaren eta DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleen artean; astelehenean, zezeilaren 17an eta 18an, goizeko 11:00etan, Lari Produkzinoak eta lehen hezkuntzako ikasleen artean; eta astelehenean, zezeilaren 21ean, 11:00etan, Khea Ziaterregaz eta lehen hezkuntzako ikasleakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu