Dantza Plazetan bueltan da
2025-01-23 07:55 Kulturea2025ean Bilboko auzoak euskal folklorez beteko dira.
Bilboko Udalaren ekimenean, danetara, 58 ikuskizun eskainiko dira, doban, bilbotar eta bilbotarrek kaleetan hainbat erromeria, jantza alarde eta erraldoien kalejiraz gozetako aukerea izan deien, euskal jantzak eta folklorea hurrreratu, sustatu eta balioesteko helburuari eutsiz.
Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 25ean izango da, zapatuan, Salbatzaile Jantza Taldearen erromeriagaz, Santiago Plazan, Zazpi Kaleetan.
Barrikuntzea da Irutasun Jantzari Taldeak eta Goi Herri Jantza Taldeak bat egingo dabela aurtengo Dantza Plazetan programazinoagaz eta herriko gainerako taldeakaz: Batasuna Arraizbide Jantza Taldea, Beti Jai Alai Jantzari Taldea, Bihotz Alai Jantza Taldea, Deustuko Folklore Taldea, Bizkaiko Jantzarien Biltzarra, Gaztedi Jantzari Taldea, Ibai Arte Jantza Taldea, Ondalan Erraldoien Konparsea eta Salbatzaile Jantza Taldea.
Horrezaz gan, aurten be Bilboko Larrain Jantza egingo da, Gaztedi Jantzari Taldeak dinamizauko dauen beste ekitaldi tradizional bat. Topaketa hau 2011. urtetik egiten da.
Dantza Plazetan 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren arloan txertatzen da, tokiko kulturea sustatu eta Bilboko auzoetako espazioetara hurrreratzeko, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesinoa hobetzeko, kultura jarduera-ardatz legez erabiliz.
Hitzorduak urtarrilaren 25ean hasi eta abenduaren amaierara arte izango dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!