Zezeilaren 3an edegiko dabe 2025-2026 ikasturterako eskabideak aurkezteko epea
2025-01-22 12:16 KultureaHarrituta nago greba-deialdiagaz, negoziazino-mahaiak martxan dagozalako.
2024-2025 ikasturte honetan EAEko familien ia % 95ek lehen aukeran matrikulau ahal izan ditue beren seme-alabak. Halan da be, aurrematrikuletan familien eragin-eremuko ahalik eta ikastetxe gehien eskatzea gomendatzen da, hautatu bako ikastetxe bat esleitzea ebitetako.
Datorren ikasturterako onarpen-prozesuak jarraipena emongo deutse egindako barrikuntzei eta neurriei, ikasleen eskolatze orekatuagoa sustatzeko helburuari eutsiz. Euskal eskola publikoan matrikuletako baldintzek gogobetete-maila altuak lortu ditue euskal familien artean. 2024-2025 ikasturte honetan, familien % 94,7k ikusi dabe beren seme-alabak matrikuletako lehentasunezko aukerea bete dala. Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak azaldu dauenez, eskola-segregazinoari aurre egiteko neurriak apliketan jarraitzea da asmoa eta ikasturte honetan igazko neurri berak ezarriko dira, izan be, 2, 3 eta 4 urteko geletan plazen erreserbea be aplikauko da.
Hezkuntza Sailak informazio-kanpainea diseinau dau datorren urtarrilaren 20an aktibautako aurrematrikula-aldiaren edegiereari buruz. Kanpaineak euskal eskola publikoa erakusten dau irudimena eta sormena pizten dituan eta guztion inklusinoa eta arrakasta akademikoa sustatzen dauen gune legez.
Datorren zezeilaren 3tik aurrera, familiek eskaerea egin ahal izango dabe nahi beste ikastetxe eta hizkuntza-eredu eskatuta. Norberaren eragin-eremuko ahalik eta ikastetxe gehien eskatzea gomendatzen da, batez be etxetik hurbilen dagozanak, hautatu bako ikastetxe bat esleitzea ebitetako.
Greba deialdia
Pedrosa sailburua harrituta agertu da barriro be greba-deialdiagaz, negoziazino-mahaiak martxan dagozalako. Hezkuntza arduradunak azpimarratu dau Eusko Jaurlaritzeak sindikatuakaz negozietan jarraitzeko dauen prestutasuna eta gobernuak hezkuntza publikoaren alde egiten dauen apustu garbia.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Ikuskaritza zerbitzuaren bidez, LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek irakaskuntza publikoko irakasleentzat deitutako grebearen jarraipenaren inguruko datuak jaso ditu eta ikastetxe publikoetako zuzendaritzek emondako datuen arabera, eta ikastetxe guztien % 82ren gaineko informazinoa jasoa dagoalarik, ikastetxe horreetako irakasleen % 48k egin dau bat grebeagaz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!