Casilda Iturrizarren figurea berreskuratu eta aztertu dabe

Bizkaie! 2025-01-22 07:45   Kulturea

Lehen aldiz nazinoartean eragin handiko Q2 aldizkari ospetsuan artikulu zientifiko bat argitaratu da.

Garazi López de Aguileta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Harek feminista lez itxitako ondarea eta Bilbori egindako ekarpen garrantzitsuak nabarmentzen dira hemen

Ikerketeak Iturrizarrek bere garaiko testuinguru sozial eta kulturalean izan eban oinarrizko zeregina azpimarratzen da, emakumeen eta, oro har, herritarren bizi-baldintzen hobekuntzan izan eban eragina azpimarratuz. Artikulu honen bidez, uriaren garapen urbano zein sozialean izandako eraginari buruzko ikuspegi berezia eskaintzen da, haren ekarpen nabarmenenak aitatuz, bestek beste, Basurtuko Ospitalea, Deustuko Unibersidadea, Bilboko Koral Alkartea, Casilda Iturrizar Parkea, Arriaga Antzokia eta sektore behartsuenentzako eskolak sortzea.

Horrezaz gan, ikerketearen egileen artean Garazi López de Aguileta bilbotarra dago, gaur egun Bartzelonako Unibersidadeko Soziologia Saileko ikertzailea eta Wisconsin-Madison Unibersidadeko doktorea, nazinoarteko rankingetan munduko hezkuntzan lehenengoetakoa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu